Sanblasetan eguraldi txarra zela eta egin gabe geratu ziren ekintzez gozatzeko aukera izango da Idiazabalen asteburu honetan. Astelehen arratsaldean, Idiazabalgo Kultura Batzordeko, Kirol Batzordeko eta Gaztetxeko ordezkariek prentsaurrekoa eman zuten udaletxeko aretoan, Kirol Aste bezala izendatu duten ekintzaz betetako asteburu hau aurkeztezko. Ekintzak atzo hasi ziren, arratsaldeko 19:00etan Ampo-Ordizia rugbi taldeko jokalariek egin zuten hitzaldiarekin. Baina ekintza mordoxka potoloena astebururako utzi dute. Ostiral arratsaldetik igande arratsalderarte festak ez du etenik izango: uda itxurako Sanblasak izango direla esan likete. Hemen egitaraua: Kirol Astea Maiatzak 30, asteazkena 19:00etan ORDIZIAKO RUGBI-koen hitzaldia Udaletxeko areto nagusian. (Axio Araña, Joanes Aierbe eta Julen Goia) Ekainak 1, ostirala 19:00etan “KANADA-ARGENTINA zeharkaldia bizikletan” Diaporama udaletxeko areto nagusian. 22:30etan MUS TXAPELKETA Gaztetxean. Ekainak 2, larunbata 11:00etan UMEEN TXIRRINDULARI LASTERKETA 12:00etan HELDUEN TXIRRINDULARI LASTERKETA 16:00 GOITIBEHERA TXAPELKETA Gurutzetako maldatik behera 19:30etan URREZKO AIZKOLARI TXAPELKETA Igarondo pilotalekuan 21:30etan BERTSO AFARI HERRIKOIA plazan. Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategirekin. 00:30etan SUTURA eta NAFARROA 1512 taldeen KONTZERTUA Gaztetxean Ekainak 3, igandea San Adrian eguna: erromesaldia eta bazkaria 16:00etan PILOTA TXAPELKETAko finalak 17:00etan Axari taldearen DANTZA emanaldia plazan
'Gu ere bertsotan' egitasmoaren barruan La Salleko, Gainzuriko eta Urretxu-Zumarragako ikastolako haurrek ikasturtean zehar egindako lana erakutsi zuten atzo
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal idazlea oroitzeko eta omenaldi herrikoia egiteko, haren eleberri ospetsu baten irakurketa publikoa antolatu dute, Lazkaon. Leturiaren egunkari ezkutua liburua (1957an argitaratua) jende aurrean eta etenik gabe irakurriko dute hainbat lagunek ekainaren 12an, asteartea, egun osoan. Urtarrilean hil zen Txillardegi, eta Goierriko Euskal Eskolak idazlea nahiz haren lana goraipatzeko «ekitaldi handi bat» izango da. Irakurraldia goiz eta arratsalde izango da, ekainaren 12an. Liburu guztia irakurriko dute 65 bat lagunek, txandan-txandan. San Benito ikastolako zein Maizpide euskaltegiko ikasle-irakasleak eta Lazkaoko herritarrak ariko dira, Gerriko Txokoan. Ondoren, Xabier Mendiguren beasaindarrak Txillardegiri buruz hitz batzuk egingo ditu. Parte hartu nahi duenak Gerriko liburu-dendan eman behar du izena, eta txanda hartu, zein ordu ingurutan eta zer atal irakurriko duen zehaztuz. Bakoitzari irakurriko duen zatiaren kopia emango diote.
Opor garaian irakurtzeko astia eta patxada gehiago izango den itxaropenean, euskarazko liburuak udaberri bete-betean daude. Goierrin Ataunen eta Lazkaon jarri dute argitalpenak merkeago erosteko moduko aukera. Topaguneak antolatu eta Goierriko Euskal Eskolak nahiz Murkondo elkarteak bultzatu, indarrean da Irakurri, gozatu eta oparitu eskaintza kanpaina. Bi herri horietako edozein bizilagunek %25eko deskontua jasoko du egitasmoan eskatzen den lantxoa eginez gero. Bi elkarte horietako bazkideek, berriz, %50eko deskontua daukate. Egitekoa xumea bezain aberasgarria da: norbere udalerriko liburutegi publikora joan, eta lehenagotik irakurritako euskarazko edozein libururen erreseinatxoa bete behar da. Bibliotekan fitxa bat emango diote irakurleari; liburuak utzi dizkion sentipenak, zaporeak edo, besterik gabe, galdera xeheen erantzunak idaztea nahikoa da. Fitxa betetzeagatik, trukean deskontu-txartela eskuratuko du irakurleak. Horrekin Lazkaoko Gerriko liburu-dendara joan, eta han egingo diote prezio beheratua. Goierriko Euskal Eskolako eta Murkondoko bazkideek erdi prezioan eraman dezakete euskarazko edozein argitalpen. Irakurgaiak soilik sartzen dira kanpainaren onuraren barruan, ez testu liburuak edo dibulgaziokoak. Laugarren urtea Lazkaon Irakurri, gozatu eta oparitu izeneko eskaintza Lazkaon indarrean den laugarren urtea da aurten. Euskal Herriko hainbat herriren artean, Lazkaon hasieratik izan da deskontuarekin euskarazko liburuak erosteko aukera. Aurten, gainera, Ataunek bat egin du ekimenarekin, Murkondoren bidez. «Plana gustatzen zaigu, erraza delako eta euskaraz irakurtzeko zaletasunari bultzada ematen [...]
Gozotik baino garratzetik gehiago izan du Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketaren jardunaldiak, asteburuan. Lehiaketan jarraitzen duten Goierriko lau herrietatik Olaberriak bakarrik jo du sendo joaneko partidetan; Zaldibiak berdintasun handiarekin egingo dio aurre itzulikoari. Kontrako muturrean, Urretxuk eta Lazkaok sustraitik irauli beharko dute jokoa —eta markagailua—, neurketa guztiak galdu baitituzte biek. Palako sailean debuta goitik egin du Olaberriak. Errenteria bi partidetan mendetaru zuten ostiralean, Olaberrian bertan. Larruzko paletan 35 eta 25 irabazi zuen, pala motzean 40 eta 30. Itzulikoa Oreretan jokatuko dute, asteburuan; bietatik bakarra irabaztea nahikoa du Olaberriak, edo orokorrean 20 tanto baino gutxiagoko aldearekin galtzea. Iazko koska berdinduko lukete goierritarrek finalerdira sartuta. Esku huskako adarrean ere Zaldibiak aurtengo lehen partaidetza zuen, Andoainen, larunbatean. Joko dotorea erakutsi dute, batez ere kadeteek (7 eta 22 irabazi) eta gazteek (22 eta 20 galdu). Nagusien mailan izan da gainbehera, 22 eta 6 galduta. Zaldibia bi eta bat behetik da oraingoz, baina aldea herriko Resti pilotalekuan jokatzeak eman diezaioke itzulikoetan. Bestetik, jubenilek beren neurketa irabazten badute, kanporaketa aldeko jar dezakete, kadeteen nagusitasuna errepikatuz gero eta andoaindar jubenilek 20 tanto egiten ez badizkiete. Tanto kopuru altua lortu baitute joanekoan. Lazkao eta Urretxu, esku hutsik Irabazita partidarik gabe geratu direnak Lazkao —palan— eta Urretxu —eskuz— izan dira. [...]
Beasain Institutuko antzerki taldeak ikasturte ho-netan prestatu duen Uda gau bateko ametsa antzezlanak, EAE mailan egiten den Buero Vallejo lehiaketan finalista izatea lortu du. Hori ospatzeko, gaur iluntzean, institutuko ikasleek berriz taularatu...
Bi aste barru, ekainaren 11n bukatuko da Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak mendi lasterketetan izena emateko epea. Aurten, beste mendi proba batzuen garai beretsuan egingo dela ikusita, antolatzaileek izena emateko epea luzatzea erabaki dute, korrikalariek proba batean edo bestean izena emango duten erabakitzeko aukera gehiago izan dezaten. Mikel Valdibielso antolakuntza taldeko kidearen arabera, «jendearen aldetik jaso duguna hori da, askok Hiru Handien proba hartzen dutela proba moduan, ikusteko gero luzearekin animatzen diren edo nahiago duten motzarekin gelditu». Momentuz, 220 bat lagun daude izena emanda, baina azken bi aste hauetan espero dute kolperik handiena. Izena emateko, kirolprobak.com webgunera jo behar da. Probaren inguruko informazio osoa, Ehunmiliak probaren webgunean dago. Twitter eta Facebook sare sozialetan ere emango dituzte probaren inguruko azalpenak. Usurbe, aurtengo berrikuntza Ibilbidea azken urteetakoa izango bada ere, aurten berrikuntza bat sartu dute; mendizaleak Usurbe gainera ere igoko dira. Bertako jendeak eskatu izan die lehenago ere, eta «Beasain mendiko jendeari esker, garai bateko bide bat» berreskuratu dute.
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Euskara sailek sustatutako Ausartu euskaraz kanpainak “arrakasta handia” izan duela nabarmendu dute antolatzaileek. Herriko harategi, arraindegi eta frutadendetan euskaraz hitz egitea bultzatzea zen hilare...
Martin Garitano Ahaldun Nagusiak Beasain-Bergara ardatzeko Goierri garaiko lotunea inauguratuko du etzi, 12:00etan
Ertzaintzak astebetean bigarren aldiz atxilotu du gizon bera, oraingoan, motor bat lapurtu nahian ari zela. Astelehen goizaldean, Ordizian atxilotu zuten, bere familiako hainbat kideri heriotza meatxuak egiteagatik; bere ilobari, esaterako, gasolina bo...
Legorretan ekainaren 9an jokatuko den 34. Herri Krosean parte hartu nahi dutenek zabalik daukate aurretiazko izen-emate bidea. Internetez (www.herrikrossa.com) apunta liteke. Egunean bertan, goizean ere bai. Korpus festaren osagai gisa, 10:30ean haurre...
Ordiziako Mendizaleak elkarteko Pirinioetara egingo dute irteera asteburu honetan. Zurizatik abiatuta, Linzara joan eta handik Atxerito mendira igoko dira. Larunbatean abiatuko dira Ordiziatik, 06:00etan. Irteerara joateko asmoa dutenek zuzendaritzako ...
Alternatiba alderdiko Oskar Matutek eta Xabi Sotok hitzaldi irekia egingo dute bihar, osteguna, Beasainen. “Alternatibak lotuz, politikan parte hartzeko beste era bat” lelopean ariko dira, 19:15ean, Oriamendi kaleko Urbi etxean, Asmube elka...