‘Ausarta euskaraz’ kanpaina, “arrakastatsua”
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Euskara sailek sustatutako Ausartu euskaraz kanpainak “arrakasta handia” izan duela nabarmendu dute antolatzaileek. Herriko harategi, arraindegi eta frutadendetan euskaraz hitz egitea bultzatzea zen hilare...
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Euskara sailek sustatutako Ausartu euskaraz kanpainak “arrakasta handia” izan duela nabarmendu dute antolatzaileek. Herriko harategi, arraindegi eta frutadendetan euskaraz hitz egitea bultzatzea zen hilaren 17tik 29ra egin den ekimenaren helburua, eta nahi hori betetzat jo dute, izan ere, 22 saltokik eta 1.500 herritarrek hartu dute parte. Kanpainan parte hartu duten saltokiak adina saritu izan dira. Sarituen zerrenda ikusteko, sartu hemen.













