Bi aste barru itxiko dute Ehunmiliak eta G2H probetako izena ematea
Bi aste barru, ekainaren 11n bukatuko da Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak mendi lasterketetan izena emateko epea. Aurten, beste mendi proba batzuen garai beretsuan egingo dela ikusita, antolatzaileek izena emateko epea luzatzea erabaki dute, korrikalariek proba batean edo bestean izena emango duten erabakitzeko aukera gehiago izan dezaten. Mikel Valdibielso antolakuntza taldeko kidearen arabera, «jendearen aldetik jaso duguna hori da, askok Hiru Handien proba hartzen dutela proba moduan, ikusteko gero luzearekin animatzen diren edo nahiago duten motzarekin gelditu». Momentuz, 220 bat lagun daude izena emanda, baina azken bi aste hauetan espero dute kolperik handiena. Izena emateko, kirolprobak.com webgunera jo behar da. Probaren inguruko informazio osoa, Ehunmiliak probaren webgunean dago. Twitter eta Facebook sare sozialetan ere emango dituzte probaren inguruko azalpenak. Usurbe, aurtengo berrikuntza Ibilbidea azken urteetakoa izango bada ere, aurten berrikuntza bat sartu dute; mendizaleak Usurbe gainera ere igoko dira. Bertako jendeak eskatu izan die lehenago ere, eta «Beasain mendiko jendeari esker, garai bateko bide bat» berreskuratu dute.
Bi aste barru, ekainaren 11n bukatuko da Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak mendi lasterketetan izena emateko epea. Aurten, beste mendi proba batzuen garai beretsuan egingo dela ikusita, antolatzaileek izena emateko epea luzatzea erabaki dute, korrikalariek proba batean edo bestean izena emango duten erabakitzeko aukera gehiago izan dezaten. Mikel Valdibielso antolakuntza taldeko kidearen arabera, «jendearen aldetik jaso duguna hori da, askok Hiru Handien proba hartzen dutela proba moduan, ikusteko gero luzearekin animatzen diren edo nahiago duten motzarekin gelditu».
Momentuz, 220 bat lagun daude izena emanda, baina azken bi aste hauetan espero dute kolperik handiena. Izena emateko, kirolprobak.com webgunera jo behar da. Probaren inguruko informazio osoa, Ehunmiliak probaren webgunean dago. Twitter eta Facebook sare sozialetan ere emango dituzte probaren inguruko azalpenak.
Usurbe, aurtengo berrikuntza
Ibilbidea azken urteetakoa izango bada ere, aurten berrikuntza bat sartu dute; mendizaleak Usurbe gainera ere igoko dira. Bertako jendeak eskatu izan die lehenago ere, eta «Beasain mendiko jendeari esker, garai bateko bide bat» berreskuratu dute.