‘Leturiaren egunkari ezkutua’ publikoki irakurriko dute Lazkaon, ekainaren 12an
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal idazlea oroitzeko eta omenaldi herrikoia egiteko, haren eleberri ospetsu baten irakurketa publikoa antolatu dute, Lazkaon. Leturiaren egunkari ezkutua liburua (1957an argitaratua) jende aurrean eta etenik gabe irakurriko dute hainbat lagunek ekainaren 12an, asteartea, egun osoan. Urtarrilean hil zen Txillardegi, eta Goierriko Euskal Eskolak idazlea nahiz haren lana goraipatzeko «ekitaldi handi bat» izango da. Irakurraldia goiz eta arratsalde izango da, ekainaren 12an. Liburu guztia irakurriko dute 65 bat lagunek, txandan-txandan. San Benito ikastolako zein Maizpide euskaltegiko ikasle-irakasleak eta Lazkaoko herritarrak ariko dira, Gerriko Txokoan. Ondoren, Xabier Mendiguren beasaindarrak Txillardegiri buruz hitz batzuk egingo ditu. Parte hartu nahi duenak Gerriko liburu-dendan eman behar du izena, eta txanda hartu, zein ordu ingurutan eta zer atal irakurriko duen zehaztuz. Bakoitzari irakurriko duen zatiaren kopia emango diote.
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal idazlea oroitzeko eta omenaldi herrikoia egiteko, haren eleberri ospetsu baten irakurketa publikoa antolatu dute, Lazkaon. Leturiaren egunkari ezkutua liburua (1957an argitaratua) jende aurrean eta etenik gabe irakurriko dute hainbat lagunek ekainaren 12an, asteartea, egun osoan. Urtarrilean hil zen Txillardegi, eta Goierriko Euskal Eskolak idazlea nahiz haren lana goraipatzeko «ekitaldi handi bat» izango da.
Irakurraldia goiz eta arratsalde izango da, ekainaren 12an. Liburu guztia irakurriko dute 65 bat lagunek, txandan-txandan. San Benito ikastolako zein Maizpide euskaltegiko ikasle-irakasleak eta Lazkaoko herritarrak ariko dira, Gerriko Txokoan. Ondoren, Xabier Mendiguren beasaindarrak Txillardegiri buruz hitz batzuk egingo ditu.
Parte hartu nahi duenak Gerriko liburu-dendan eman behar du izena, eta txanda hartu, zein ordu ingurutan eta zer atal irakurriko duen zehaztuz. Bakoitzari irakurriko duen zatiaren kopia emango diote.

'Leturiaren egunkari ezkutua' iburuaren azala.













