Olaberriak eta Zaldibiak soilik atera diete zukua Herriarteko joaneko partidei
Gozotik baino garratzetik gehiago izan du Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketaren jardunaldiak, asteburuan. Lehiaketan jarraitzen duten Goierriko lau herrietatik Olaberriak bakarrik jo du sendo joaneko partidetan; Zaldibiak berdintasun handiarekin egingo dio aurre itzulikoari. Kontrako muturrean, Urretxuk eta Lazkaok sustraitik irauli beharko dute jokoa —eta markagailua—, neurketa guztiak galdu baitituzte biek. Palako sailean debuta goitik egin du Olaberriak. Errenteria bi partidetan mendetaru zuten ostiralean, Olaberrian bertan. Larruzko paletan 35 eta 25 irabazi zuen, pala motzean 40 eta 30. Itzulikoa Oreretan jokatuko dute, asteburuan; bietatik bakarra irabaztea nahikoa du Olaberriak, edo orokorrean 20 tanto baino gutxiagoko aldearekin galtzea. Iazko koska berdinduko lukete goierritarrek finalerdira sartuta. Esku huskako adarrean ere Zaldibiak aurtengo lehen partaidetza zuen, Andoainen, larunbatean. Joko dotorea erakutsi dute, batez ere kadeteek (7 eta 22 irabazi) eta gazteek (22 eta 20 galdu). Nagusien mailan izan da gainbehera, 22 eta 6 galduta. Zaldibia bi eta bat behetik da oraingoz, baina aldea herriko Resti pilotalekuan jokatzeak eman diezaioke itzulikoetan. Bestetik, jubenilek beren neurketa irabazten badute, kanporaketa aldeko jar dezakete, kadeteen nagusitasuna errepikatuz gero eta andoaindar jubenilek 20 tanto egiten ez badizkiete. Tanto kopuru altua lortu baitute joanekoan. Lazkao eta Urretxu, esku hutsik Irabazita partidarik gabe geratu direnak Lazkao —palan— eta Urretxu —eskuz— izan dira. [...]
Gozotik baino garratzetik gehiago izan du Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketaren jardunaldiak, asteburuan. Lehiaketan jarraitzen duten Goierriko lau herrietatik Olaberriak bakarrik jo du sendo joaneko partidetan; Zaldibiak berdintasun handiarekin egingo dio aurre itzulikoari. Kontrako muturrean, Urretxuk eta Lazkaok sustraitik irauli beharko dute jokoa —eta markagailua—, neurketa guztiak galdu baitituzte biek.
Palako sailean debuta goitik egin du Olaberriak. Errenteria bi partidetan mendetaru zuten ostiralean, Olaberrian bertan. Larruzko paletan 35 eta 25 irabazi zuen, pala motzean 40 eta 30. Itzulikoa Oreretan jokatuko dute, asteburuan; bietatik bakarra irabaztea nahikoa du Olaberriak, edo orokorrean 20 tanto baino gutxiagoko aldearekin galtzea. Iazko koska berdinduko lukete goierritarrek finalerdira sartuta.
Esku huskako adarrean ere Zaldibiak aurtengo lehen partaidetza zuen, Andoainen, larunbatean. Joko dotorea erakutsi dute, batez ere kadeteek (7 eta 22 irabazi) eta gazteek (22 eta 20 galdu). Nagusien mailan izan da gainbehera, 22 eta 6 galduta.
Zaldibia bi eta bat behetik da oraingoz, baina aldea herriko Resti pilotalekuan jokatzeak eman diezaioke itzulikoetan. Bestetik, jubenilek beren neurketa irabazten badute, kanporaketa aldeko jar dezakete, kadeteen nagusitasuna errepikatuz gero eta andoaindar jubenilek 20 tanto egiten ez badizkiete. Tanto kopuru altua lortu baitute joanekoan.
Lazkao eta Urretxu, esku hutsik
Irabazita partidarik gabe geratu direnak Lazkao —palan— eta Urretxu —eskuz— izan dira. Urretxuarrek, Ederrenan aritu arren, Bidegoiangoei men egin behar izan diete. 19 eta 22, 17 eta 22, eta 12 eta 22 galdu zuten kadete, jubenil eta nagusiek.
Lazkaok ere bere kiroldegian hartu zuen Donostia indartsua, larunbatean. Larruzko paletan 27 eta 35, eta pala motzean 27 eta 40 galdu zuen. Oso zail dute biek aurrera egitea. Dena, eta ondo, irabazi beharrean dira itzulikoan.