Elkarte batean lapurreta egitea egotzita gazte bat atxilotu dute udaltzainek
Ordiziako Udaltzaingoak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo eguerdian, elkarteko bateko bi ate indarrez behartu eta bertako dirua lapurtzea egotzita. Atxilotu eta berehala, gaztea Ertzaintzaren esku utzi zuten udaltzainek. Herrizaingo saila gazte ho...
Ordiziako Udaltzaingoak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo eguerdian, elkarteko bateko bi ate indarrez behartu eta bertako dirua lapurtzea egotzita. Atxilotu eta berehala, gaztea Ertzaintzaren esku utzi zuten udaltzainek. Herrizaingo saila gazte hori ikertzen ari da orain, Ertzaintza uste baitu Ordizian gertatutako beste zenbait lapurretarekin zerikusia duela. Ertzaintzak dioenez, apirilaren 23an Ordiziako hiru taberna eta dendatan izandako lapurreten egilea izan daiteke atxilotua, eta maiatzean Ordiziako Mallutz industrialdeko bi enpresetan izandako bi lapurretekin ere lotu du. Ikerketa bukatutakoan, epailearen esku utziko du gaztea Ertzaintzak.