Pintxo osasungarrien lehiaketa Martinez jatetxeak irabazi du
Martinez jatetxeak irabazi du atzo iluntzean Ordiziako Plaza Nagusian jokatu zen Pintxo Osasungarrien I. Lehiaketa. Bakailua xerrak oinarri zituen pintxo bat aurkeztu zuen, eta horixe izan zen epaimahaiaren gustukoena. Hauexek osatu zuten epaimahaia: Jesus Mari Ormaetxea (Gaztaren kofradia); Izaro Rubio (sukaldari eta kirolaria); Esti Ruano (Ordizian elkarteko lehendakaria); Danel Etxeberria (Goierriko Baratza denda); eta Idoia Noain (D’elikatuzeko nutrizionista). Txapelketa hori Ordizian Kirolean III. Astearen barrukoa zen. Ordiziako sei tabernak parte hartu zuten lehiaketan: Leizeak (bigarren sailkatu zen, langostino kraskatuekin), Piasek, Aldasorok, Martinezek, Koiotek eta Altamira jatetxeak. Aurkeztutako pintxo guztiak “osasungarriak” zirela nabarmendu dute antolatzaileek, eta Ordizian dagoen pintxo aukera zabalaren erakusgarri direla.
Martinez jatetxeak irabazi du atzo iluntzean Ordiziako Plaza Nagusian jokatu zen Pintxo Osasungarrien I. Lehiaketa. Bakailua xerrak oinarri zituen pintxo bat aurkeztu zuen, eta horixe izan zen epaimahaiaren gustukoena. Hauexek osatu zuten epaimahaia: Jesus Mari Ormaetxea (Gaztaren kofradia); Izaro Rubio (sukaldari eta kirolaria); Esti Ruano (Ordizian elkarteko lehendakaria); Danel Etxeberria (Goierriko Baratza denda); eta Idoia Noain (D’elikatuzeko nutrizionista). Txapelketa hori Ordizian Kirolean III. Astearen barrukoa zen.
Ordiziako sei tabernak parte hartu zuten lehiaketan: Leizeak (bigarren sailkatu zen, langostino kraskatuekin), Piasek, Aldasorok, Martinezek, Koiotek eta Altamira jatetxeak. Aurkeztutako pintxo guztiak “osasungarriak” zirela nabarmendu dute antolatzaileek, eta Ordizian dagoen pintxo aukera zabalaren erakusgarri direla.