Argeles-Gazost taldeak irabazi du Haurugby
Frantziako Pirinio Garaietara joan da aurten Haurugby txapelketako sari nagusia. Argeles-Gazost izan zen larunbatean Beasaingo Loinatzen eta Ordiziako Altamiran jokatu zen txapelketaren irabazlea, finalean Bokale-Tarnous taldea mendean hartu eta gero (0-19). Denera hogei talde aritu ziren nor baino nor, horietatik 15 Frantziatik eta Ipar Euskal Herritik Goierrira etorriak. 400 bat neska-mutikok hartu dute parte aurtengo txapelketan. Garabi Ordizia taldea zortzigarren postuan sailkatu zen, azken partidan Hernaniren aurka 12-0 galdu eta gero. Txapelketaren bukaeran Otegi-Enea auzoan elkartu ziren talde guztiak, lagun giroan merienda egitera. Haurugby 2012 txapelketari buruzko informazioa hemen aurki daiteke, eta egun horretako argazkiak ere ikus daiteke, Pedro Txurrukak ateratakoak.
Frantziako Pirinio Garaietara joan da aurten Haurugby txapelketako sari nagusia. Argeles-Gazost izan zen larunbatean Beasaingo Loinatzen eta Ordiziako Altamiran jokatu zen txapelketaren irabazlea, finalean Bokale-Tarnous taldea mendean hartu eta gero (0-19). Denera hogei talde aritu ziren nor baino nor, horietatik 15 Frantziatik eta Ipar Euskal Herritik Goierrira etorriak. 400 bat neska-mutikok hartu dute parte aurtengo txapelketan.
Garabi Ordizia taldea zortzigarren postuan sailkatu zen, azken partidan Hernaniren aurka 12-0 galdu eta gero. Txapelketaren bukaeran Otegi-Enea auzoan elkartu ziren talde guztiak, lagun giroan merienda egitera. Haurugby 2012 txapelketari buruzko informazioa hemen aurki daiteke, eta egun horretako argazkiak ere ikus daiteke, Pedro Txurrukak ateratakoak.













