Arriarango BTT probak dozenaka lagun bildu ditu, gazte eta helduen artean
Arriarango bigarren BTT mendi bizikleta proba jokatu dute asteburuan. Gazte eta helduen artean, dozenaka lagun bildu ditu trabesiak. Bietan ere, lagun arteko giroa izan zen nagusi, eta eguraldiak lagunduta –bero egin arren–, gustura aritu ziren txirrindulariak. Helduen probak 26,5 kilometroko ibilbidea zuen, Arriarandik abiatuta, Usurbe, Murumendi, Mandubi eta Kizkitzatik barrena. Denera, 38 lagunek parte hartu zuten helduen saioan. Umeena jendetsuagoa izan zen, eta hiru mailen artean, dozenaka haur bildu zituzten. Antolakuntza taldean ibili den Xiker Mujikak azaldu duenez, «espero baino jende gutxiagok» parte hartu du helduen mailan, iaz 75 lagunek parte hartu baitzuten. Gaztetxoetan, ordea, «parte hartze handia» izan dute, eta alde horretatik gustura gelditu dira. Ibilbide aldetik dena ondo atera zen, eta parte hartzaileak ere «antolaketarekin gustura» gelditu zirela azaldu du. Probaren amaieran, parte hartzaile bakoitzari kamiseta bana oparitu zieten.
Arriarango bigarren BTT mendi bizikleta proba jokatu dute asteburuan. Gazte eta helduen artean, dozenaka lagun bildu ditu trabesiak. Bietan ere, lagun arteko giroa izan zen nagusi, eta eguraldiak lagunduta –bero egin arren–, gustura aritu ziren txirrindulariak.
Helduen probak 26,5 kilometroko ibilbidea zuen, Arriarandik abiatuta, Usurbe, Murumendi, Mandubi eta Kizkitzatik barrena. Denera, 38 lagunek parte hartu zuten helduen saioan. Umeena jendetsuagoa izan zen, eta hiru mailen artean, dozenaka haur bildu zituzten.
Antolakuntza taldean ibili den Xiker Mujikak azaldu duenez, «espero baino jende gutxiagok» parte hartu du helduen mailan, iaz 75 lagunek parte hartu baitzuten. Gaztetxoetan, ordea, «parte hartze handia» izan dute, eta alde horretatik gustura gelditu dira. Ibilbide aldetik dena ondo atera zen, eta parte hartzaileak ere «antolaketarekin gustura» gelditu zirela azaldu du. Probaren amaieran, parte hartzaile bakoitzari kamiseta bana oparitu zieten.













