Etxeko balkoian baratza nola egin erakutsiko dute asteazkenean
Kutxa Ekoguneak etxeko balkoian baratza nola egin erakusteko tailer bat antolatu du asteazkenerako, hilak 6. Egizu zerorren uzta! izena eman diote tailerrari, eta Nikolas Lekuona plazan izango da goizez (10:30-14:00) eta arratsaldez (16:00-19:30). Barazkiak zaintzeko moduak, hazteko teknikak, garaiak, substratu motak eta lorontzi ezberdinak zeintzuk diren erakutsiko dute tailerrean, eta garaian garaiko produktuen kontsumoaz eta ekoizpen ekologikoaz ere ariko dira tailerrean.
Kutxa Ekoguneak etxeko balkoian baratza nola egin erakusteko tailer bat antolatu du asteazkenerako, hilak 6. Egizu zerorren uzta! izena eman diote tailerrari, eta Nikolas Lekuona plazan izango da goizez (10:30-14:00) eta arratsaldez (16:00-19:30).
Barazkiak zaintzeko moduak, hazteko teknikak, garaiak, substratu motak eta lorontzi ezberdinak zeintzuk diren erakutsiko dute tailerrean, eta garaian garaiko produktuen kontsumoaz eta ekoizpen ekologikoaz ere ariko dira tailerrean.













