Ioritz Urdangarin, Gipuzkoako txapeldun txirrindularitzan
Ioritz Urdangarin txirrindulari ataundarrak (Bidelan-Kirolgi) sorterrian bertan jantzi zuen, larunbatean, Gipuzkoako errepideko txapela, amateurretan. Agauntza kirol elkarteak antolatutako San Martin probak balio izan zuen herrialdeko titulurako. Laste...
Ioritz Urdangarin txirrindulari ataundarrak (Bidelan-Kirolgi) sorterrian bertan jantzi zuen, larunbatean, Gipuzkoako errepideko txapela, amateurretan. Agauntza kirol elkarteak antolatutako San Martin probak balio izan zuen herrialdeko titulurako. Lasterketa Ion Pardok (Stade Montois) irabazi zuen, 3:00:19ko denborarekin. San Martin auzoan hasi eta bukatu zen proba, 118,7 kilometro luzekoa. Abaltzisketa, Urkillaga (bi alditan) eta Gaintza igo zituzten.
Urdangarin zortzigarren helmugaratu zen, 1:39ra, Unai Intziarte taldekidearekin batera. Biek lehiatu zuten titulua, biak gipuzkoarrak izaki. Azkenean, Urdangarin sartu zen helmugan aurretik eta taundarra da herrialdeko txapeldun. Juniorretan ere Gipuzkoako txapeldun izana da, 2010ean. 23 urtepekoen mailan aritzen da.