Legazpiko mendi bizikleta proban 170 lagunek parte hartu dute, giro onean
Zortzigarren urtea bete du aurten Xabier Ortiz de Luzuriaga zenaren omenez egiten duten BTT probak, eta 170 txirrindulari bildu ziren igande goizean. Iazko markara iritsi ez badira ere, aurten helburua 150 lagun biltzea zela kontuan izanda, «gustura» daude antolatzaileak. Xabier Uribeetxeberria da antolaketa lanetan aritzen denetako bat. Berak azaldu duenez, «goizean lanbro apur bat» egin zuen, baina «ibilbidea ondo» zegoen. 36 kilometroko ibilbidea egin zuten, herrigunetik abiatuta, Atagoiti, Aztiria, Brinkola, Udana eta Lakiolatik barrena. Bidean, sorpresaren bat edo beste izan zuten txirrindulariek; tartean, Giroan edota Tourrean ezagun egin den deabru gorriaren bisita. Bukaeran, jendea probarekin «oso pozik» gelditu zela azaldu du Uribeetxeberriak. Probaren amaieran, opari sorta bat banatu zuten, parte hartzaile guztien artean.