Olaberriak hartu du lekukoa 2013an Gipuzkoako Eskola Txikien festa antolatzeko
Olaberriko herri eskolako haur, guraso eta irakasleek atzo jaso zuten, Larraulen, datorren urtean herrialdeko festa antolatzeko zeregina. 2013ko ekainaren 9an ospatuko da herri eta auzo txikietako ikastetxe publikoak elkartuko dituen jaia. Gaur egun 27...
Olaberriko herri eskolako haur, guraso eta irakasleek atzo jaso zuten, Larraulen, datorren urtean herrialdeko festa antolatzeko zeregina. 2013ko ekainaren 9an ospatuko da herri eta auzo txikietako ikastetxe publikoak elkartuko dituen jaia. Gaur egun 27 eskola txiki daude Gipuzkoan, koordinakundean sartuta. Olaberrian lehenbiziko aldiz egingo da Gipuzkoako festa –Goierri mailakoa lau urtean behin burutu izan da–. Goierrin, Gabirian (1991) eta Zerainen (2008) egin ziren.













