Berri Txarrak taldeak joko du etzi Zaldibian, gaztetxearen urteurren ospakizunetan
Oso noizean behin izaten da Goierrin Euskal Herrian eta atzerrian sona duten musika taldeak entzuteko aukera. Eta ezohikoagoa da emanaldia aste egun buruzuri batean izatea. Zaldibian halaxe antolatu dute: etzi, osteguna, 21:00etatik aurrera Antzokian, Berri Txarrak talde nafarrak joko du, zuzenean. Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatu du kontzertua, gaztetxea sortu zutela sei urte bete direla-eta. «Ez da ohikoa ostegun batean kontzertuak antolatzea, baina taldearen eskaria jaso dugu eta baiezkoa ematea pentsatu genuen», aitortu dute gazte asanbladakoek. Berri Txarrak-ek Haria (2012) azken diskoa aurkeztuko du. Sarrerarik ez dago Zaldibiako saltokietan, agortu direlako. Webguneetan ere jarri zituzten salgai. Ostegun gaueko kontzertua The Rebel Assholes eta Burning Heads taldeek osatuko dute, Berri Txarrakekin batera. Ostiralean, bestetik, Lost Chords —zaldibiar batek jotzen du— eta Ze Esatek taldeak ariko dira antzokian, 22:30ean. Sarrerak 5 euroan daude. Aurretik, 17:30ean, harreman tailerra egingo dute gazte asanbladakoek. EGITARAUA Osteguna, ekainak 7 21:00. Kontzertua: The Rebel Assholes, Burning Heads eta Berri Txarrak. Antzokian. Sarrera: 8 euro (herriko saltokietan agortuta). Ostirala, ekainak 8 17:30. Harreman tailerra. Gaztetxean. 22:30. Kontzertua: Lost Chords, eta Ze Esatek?. Antzokian. Sarrera: 5 euro.
Oso noizean behin izaten da Goierrin Euskal Herrian eta atzerrian sona duten musika taldeak entzuteko aukera. Eta ezohikoagoa da emanaldia aste egun buruzuri batean izatea. Zaldibian halaxe antolatu dute: etzi, osteguna, 21:00etatik aurrera Antzokian, Berri Txarrak talde nafarrak joko du, zuzenean.
Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatu du kontzertua, gaztetxea sortu zutela sei urte bete direla-eta. «Ez da ohikoa ostegun batean kontzertuak antolatzea, baina taldearen eskaria jaso dugu eta baiezkoa ematea pentsatu genuen», aitortu dute gazte asanbladakoek.
![](http://goierriekialdea.hitza.eus/files/2012/06/berri-txarrak-1024x681.jpg)
Berri Txarrak, iazko abuztuan, Donostian. Arg.: Mikel Goñi – Irutxuloko Hitza
Berri Txarrak-ek Haria (2012) azken diskoa aurkeztuko du. Sarrerarik ez dago Zaldibiako saltokietan, agortu direlako. Webguneetan ere jarri zituzten salgai. Ostegun gaueko kontzertua The Rebel Assholes eta Burning Heads taldeek osatuko dute, Berri Txarrakekin batera.
Ostiralean, bestetik, Lost Chords —zaldibiar batek jotzen du— eta Ze Esatek taldeak ariko dira antzokian, 22:30ean. Sarrerak 5 euroan daude. Aurretik, 17:30ean, harreman tailerra egingo dute gazte asanbladakoek.
EGITARAUA
Osteguna, ekainak 7
- 21:00. Kontzertua: The Rebel Assholes, Burning Heads eta Berri Txarrak. Antzokian. Sarrera: 8 euro (herriko saltokietan agortuta).
Ostirala, ekainak 8
- 17:30. Harreman tailerra. Gaztetxean.
- 22:30. Kontzertua: Lost Chords, eta Ze Esatek?. Antzokian. Sarrera: 5 euro.