Gaur arratsaldean da Oianguko partaidetza prozesuaren azken bilera
Gaur arratsaldean, 19:00etan, egingo da Ordiziako udaletxeko batzar aretoan Oianguko partaidetza prozesuaren laugarren eta azken bilera. Behin bilera erronda hori bukatu eta gero, bileretan parte hartu dutenekin herritarren ordezkari lantaldea osatuko da eta lantalde horrek eztabaidatuko du udal teknikariekin adostutako proposamenen bideragarritasun ekonomikoa, ekologiko…. Fase honetan idatziko da Oiangurako nahi den proiektua. Azkenean, erabakia hartuta, herritarrei Oianguren etorkizunerako proiektua zein izango den esateko garaia iritsiko da. Laugarren fase honetan aurkezpen bat egingo zaio herriari erabakiaren berri emateko eta pauso guztiak azaltzeko. Prozesurako sortutako webgunean lor daiteke informazio gehiago.
Gaur arratsaldean, 19:00etan, egingo da Ordiziako udaletxeko batzar aretoan Oianguko partaidetza prozesuaren laugarren eta azken bilera. Behin bilera erronda hori bukatu eta gero, bileretan parte hartu dutenekin herritarren ordezkari lantaldea osatuko da eta lantalde horrek eztabaidatuko du udal teknikariekin adostutako proposamenen bideragarritasun ekonomikoa, ekologiko…. Fase honetan idatziko da Oiangurako nahi den proiektua.
Azkenean, erabakia hartuta, herritarrei Oianguren etorkizunerako proiektua zein izango den esateko garaia iritsiko da. Laugarren fase honetan aurkezpen bat egingo zaio herriari erabakiaren berri emateko eta pauso guztiak azaltzeko. Prozesurako sortutako webgunean lor daiteke informazio gehiago.