Legealdiko planaren parte hartze prozesuko bigarren erronda gaur hasiko dute
Beasaingo Udalak legealdiko plana osatzeko parte hartze prozesua martxan jarri zuen maiatzean. Aurreneko bilera errondan, herritarrekin, eragileekin eta udal langileekin bildu ziren, eta udalak, bilera horiek «oso positiboak» izan direla azaldu du,...
Beasaingo Udalak legealdiko plana osatzeko parte hartze prozesua martxan jarri zuen maiatzean. Aurreneko bilera errondan, herritarrekin, eragileekin eta udal langileekin bildu ziren, eta udalak, bilera horiek «oso positiboak» izan direla azaldu du, «bertaratu zirenek parte hartze eta interes handia» agertu baitzuten. Hala ere, bigarren erronda honetan jende gehiagok parte hartzea nahi dute, eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea.
Legealdiko plana osatzen lagunduko duen eztabaidarako txosten bat prestatu dute –udalaren webgunean dago ikusgai–. Bigarren errondan, txosten horren gaineko proposamenak jasoko dituzte, zirriborroa osatzeko. Gaur, 19:00etan, eragileekin bilduko dira, eta bihar, 11:30ean, udal langileekin. Herritarrentzako bilera, berriz, hilaren 11n izango da, 19:00etan, Igartza jauregian.