Urresport taldeak irabazi du 4×4 saskibaloi txapelketa
BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak elkarteak antolatuta, 4×4 saskibaloi txapelketa egin dute asteburuan Beasainen. Bederatzi taldek parte hartu dute, eta antolatzaileen esanetan, «oso maila ona» erakutsi zuten. Goizean zehar «bero handia» egi...
BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak elkarteak antolatuta, 4×4 saskibaloi txapelketa egin dute asteburuan Beasainen. Bederatzi taldek parte hartu dute, eta antolatzaileen esanetan, «oso maila ona» erakutsi zuten. Goizean zehar «bero handia» egin bazuen ere, arratsalderako freskatu egin zuen. Urresport eta Sluby taldeek jokatu zuten finala, eta partida estu baten ondoren, Urresportekoek jantzi zuten txapela. Tronixek hirugarren postua lortu zuen, eta Sakandar gelditu zen laugarren.
Gernika pasealekuko frontoiaren kanpoaldean, Gipuzkoa Basketek, umeentzako puzgarriak ere jarri zituen.