Segura, Ormaiztegi eta Zegamako haurrak udaletxeetan izan dira proposamenak egiten
Azken ikasturte amaieretan egin duten bezala, aurten ere ikastetxeetako haurrak udaletxeetara joaten ari dira Eskolako Agenda 21ean landu dutena aurkeztu eta herri bakoitzeko alkateei euren proposamenak luzatzeko. Urtean zehar biodibertsitatearen gaia landu dute Eskolako Agenda 21aren barruan Goierriko eskoletan. Seguran, gela bakoitzeko ordezkari bana joan ziren,asteartean. Gelan landutako gaien aurkezpena egin zuten lehenik, kontsumoaren, hondakinen, uraren, mugikortasunaren eta orokorrean biodibertsitatearen inguruan ikasi eta aztertu duten guztiaren aurkezpea, alegia. Eskolatik gai hauek lantzeko egindako irteeren inguruan ere informatu zuten Eluska Gerriko alkatea. Egin zituzten proposamenen artean, Gain Argin sortzen diren trafiko arazoak konpontzeko udaltzain bat jartzea, eskolako eraikin berria jasangarria izatea, patioko zakarrontzietan ontzientzako beste azkarrontzi bat jartzea, frontoirako bidean jabeek txakurren kakak jaso behar dituztela ohartarazteko kartelak jartzea, urik ez galtzeko iturriko txorrota berriak jartzea, berogailua ere batere ondo ez dabilela azaldu zuten… Gerrikok egindako proposamenak eskertu zizkien eta aipatutako zenbait gai jada aztetzen ari direla eta beste zenbait erabaki hartzeko Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren zain daudela azaldu zien. Ormaiztegin ere arteartean joan ziren haurrak udaletxera. Herrian arduraz jokatzeko konpromezua hartu dute landare eta animaliekin, eta zaborrak lurrera ez botatzeko zina egin zuten. Aurreko urteetan eskatutako Urbeltz iturri konpoduberria ere ondo zaintzeko hitza eman zuten. Eskarien artean, eskolako sarrera adierazten duen [...]
Azken ikasturte amaieretan egin duten bezala, aurten ere ikastetxeetako haurrak udaletxeetara joaten ari dira Eskolako Agenda 21ean landu dutena aurkeztu eta herri bakoitzeko alkateei euren proposamenak luzatzeko. Urtean zehar biodibertsitatearen gaia landu dute Eskolako Agenda 21aren barruan Goierriko eskoletan.
Seguran, gela bakoitzeko ordezkari bana joan ziren,asteartean. Gelan landutako gaien aurkezpena egin zuten lehenik, kontsumoaren, hondakinen, uraren, mugikortasunaren eta orokorrean biodibertsitatearen inguruan ikasi eta aztertu duten guztiaren aurkezpea, alegia. Eskolatik gai hauek lantzeko egindako irteeren inguruan ere informatu zuten Eluska Gerriko alkatea. Egin zituzten proposamenen artean, Gain Argin sortzen diren trafiko arazoak konpontzeko udaltzain bat jartzea, eskolako eraikin berria jasangarria izatea, patioko zakarrontzietan ontzientzako beste azkarrontzi bat jartzea, frontoirako bidean jabeek txakurren kakak jaso behar dituztela ohartarazteko kartelak jartzea, urik ez galtzeko iturriko txorrota berriak jartzea, berogailua ere batere ondo ez dabilela azaldu zuten…
Gerrikok egindako proposamenak eskertu zizkien eta aipatutako zenbait gai jada aztetzen ari direla eta beste zenbait erabaki hartzeko Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren zain daudela azaldu zien.
Ormaiztegin ere arteartean joan ziren haurrak udaletxera. Herrian arduraz jokatzeko konpromezua hartu dute landare eta animaliekin, eta zaborrak lurrera ez botatzeko zina egin zuten. Aurreko urteetan eskatutako Urbeltz iturri konpoduberria ere ondo zaintzeko hitza eman zuten.
Eskarien artean, eskolako sarrera adierazten duen seinal bat jartzea, zebrabide bat jarri edo abiadura murrizteko neurriak hartzea, herriko zuhaitzen inbentarioa berritzea eta abar izan ziren. Eskerrak ere eman zizkieten udaletxekoei Urbeltzeko iturriagatik eta beste zenbait gauzagatik ere bai.
Zegaman berriz agaur izan dira ikasleak Edurne Albizurekin. Haur Hezkuntzakoek inguruko animalia eta landareak aztertu dituzte, LH lehen ziklokoek basoko landaredia eta animaliak aztertu dituzte bigarren ziklokoek erreka ingurukoak eta hirugarrenekoek basoa eta paisaia mota ezberdinak landu dituzte eta berezkoak eta landatutakoak zein diren bereizten ikasi dute. Hori guztia landuta konpromezuak hartu dituzte haur hauek eta gaur udaletxean azaldu dituzte euren proposamenak. Proposmenak gainera ez dira udaletxera begirakoak bakarrik izan: Eskola mailan, beraien etxeetan eta herri mailan betetzeko konpromezuak dira hartutakoak. Beste herrietan bezala, Zegaman ere txakur kaken inguruan arazo bat dagoela ikusi dute ikasleek, eta honi erremedioa jarri nahian neurriak hartzeko eskatu dute, debekuak jartzeko eskatuz, eta etxeko animalien gorotzak jasotzeko konpromezua hartu dute haurrek. Horrez gain, beste eskari asko egin dituzte. Hala nola zuhaitz egune egiten jarraitzea, basoak ez botatzea eta landatzen diren zuhaitzak bertakoak izatea, … Audientzian ikasle, irakasle eta alkateaz gain, gurasoak, jangleako langileak ere izan dira, Aizkorri-Aratz Interpretazio zentruko Nerea Tauschke, irakasle izangako Mila Alustiza, Artelatzeko Arantxa Oria eta lan hau egiten lagundu duten beste zenbait herritar ere bai. Albizuk ikasleek egindakoak eta euren eskariak jaso eta hauen inguruan erantzun bat ematekotan gelditu zen. Bere aldetik, ikasleei herriko loreak zaintzeko eskatu die.
Idiazabalgo udalera berriz datorren ostiralean joango dira haurrak euren proposmenekin.