AHTko obretako zaborrak erre dituzte Ezkio-Itsason, alkateak eskatutakoari kasurik egin gabe
Gaur goizean Ezkio-Itsason sekulako kea egon da goiz osoan zehar. AHTaren obretan sortutako zakarrak erre dituzte herriko gune ugaritan. Ezkio-Itsasoko alkate den Tomas Etxanizek azaldu duenez, zabor horiek “ez erretzeko” eskatu zien, bai...
Gaur goizean Ezkio-Itsason sekulako kea egon da goiz osoan zehar. AHTaren obretan sortutako zakarrak erre dituzte herriko gune ugaritan. Ezkio-Itsasoko alkate den Tomas Etxanizek azaldu duenez, zabor horiek “ez erretzeko” eskatu zien, baina “beste behin, nahi dutena egin dute”. Etxanizek Ezkio-Itsasoko material berdeak botatzeko gunera eramatea proposatu zuen zakar guzti horiek trituratuta, baina ez dute halakorik egin, eta “herriko etxe eta baserrietako bizilagunak kaltetu” dituzte. Obretako langileek Foru Aldundiaren baimena zuten zakarrak erretzeko.
![pnga_erakutsi-3 pnga_erakutsi-3](http://goierrimendebaldea.hitza.eus/files/2012/06/pnga_erakutsi-31-150x150.gif)
![pnga_erakutsi-1 pnga_erakutsi-1](http://goierrimendebaldea.hitza.eus/files/2012/06/pnga_erakutsi-11-150x150.gif)
![pnga_erakutsi-2 pnga_erakutsi-2](http://goierrimendebaldea.hitza.eus/files/2012/06/pnga_erakutsi-21-150x150.gif)
![pnga_erakutsi pnga_erakutsi](http://goierrimendebaldea.hitza.eus/files/2012/06/pnga_erakutsi1-150x150.gif)