CAFeko langile ohi bat hil da, amiantoak eragindako gaitz baten ondorioz
Jose M. Zabalo, Beasaingo CAF enpresako langile ohia eta CCOO sindikatuko kidea aste honetan hil da, amiantoak eragindako gaitz baten ondorioz. 1959 eta 1973 urteen artean amiantoarekin lan egin zuen Beasaingo lantegian. 2011n, Osakidetzak biriketako n...
Jose M. Zabalo, Beasaingo CAF enpresako langile ohia eta CCOO sindikatuko kidea aste honetan hil da, amiantoak eragindako gaitz baten ondorioz. 1959 eta 1973 urteen artean amiantoarekin lan egin zuen Beasaingo lantegian. 2011n, Osakidetzak biriketako neoplasia diagnostikatu zion, eta lanerako erabateko ezgaitasuna aitortu zioten. CCOO sindikatuko Jesus Uzkudunek salatu duenez, “Mutualiak helegitea jarri zion erabaki horri, bere erantzukizunak ezkutatu nahian eta gaixoa are gehiago torturatuz”. Uzkudunen esanetan, heriotza honek “agerian uzten du laneko minbiziaren drama, dagoeneko laneko ezbeharrek baino 10 aldiz heriotza gehiago eragiten baitu”. Horrez gain, enpresen, prebentzio zerbitzuen eta osasun eta lan ardurasunen “pasibitatea” salatu du.
Irakurri lotutako albisteak
• CAFek kalte ordaina emango dio amiantoak hildakoaren familiari [2012-04-11]
• Amiantoaren ondorioz hildako lankideak omendu dituzte [2012-02-12]
• Hiltzaile isilaren mehatxuak [2011-12-14]
• Amiantoaren mapa osatzeko lehen pausoa eman dute Ordizia, Beasain eta Legazpiko udalek [2011-03-31]