Diabetesa diagnostikatzeko eta erretzeari uzteko kanpainak plazan
Azoka egun aprobetxatuz bi postu jarri dituzte Osakidetzako langileek plazan. Bata diabetesa diagnostikatzeko eta bestea tabakoa erretzen uztearen aldekoa. Azken hau Minbiziaren Aurkako Elkartearen eta Osakidetazren artean antolatu dute. Froga fisik...
Azoka egun aprobetxatuz bi postu jarri dituzte Osakidetzako langileek plazan. Bata diabetesa diagnostikatzeko eta bestea tabakoa erretzen uztearen aldekoa. Azken hau Minbiziaren Aurkako Elkartearen eta Osakidetazren artean antolatu dute. Froga fisiko batzuen bidez, tabakoaren arriskuen inguruan jendea ohartarazi eta tabakoa uzteko laguntza ematen duten gune eta erakundeen berri ematen zuten postuan. Diabetesa izateko arruskua ere froga batzuen bidez neurtu diete 45 eta 70 urte bitarteko helduei.