Estanda errekara CESPA zabortegiko likidoa isuri da
Gaur goizeko 8:00ak aldera CESPAko langileak zabortegira iritsi direnean hodi batetik likidoak ihes egiten zuela konturatu dira eta adireazi dutenez 8:10etarako konpondu dute arazoa. Euren esanetan “25 metro karratu” erori direla kalkulatze...
Gaur goizeko 8:00ak aldera CESPAko langileak zabortegira iritsi direnean hodi batetik likidoak ihes egiten zuela konturatu dira eta adireazi dutenez 8:10etarako konpondu dute arazoa. Euren esanetan “25 metro karratu” erori direla kalkulatzen dute. Diputazioko langileak errekako uraren lagin bat hartu dute errekaren egoera aztertzeko.
CESPAko langilearen arabera “errekara joan den urak lehen garbitze tratamendua eginda zeukan. Mutiloako zabortegitik Legorretakora eramaten dituzte ur zikinekin batera beste garbitu bat emateko, baina bidean hodiak lotzen ituen brida soltatu eta errekara erori da”.
Ormaiztegiko herritar batek azaldu duenez, goizean errekak “kolore gorriska” zeraman.





