Goiztiri AEKren 25. urteurreneko afaria Tximista sagardotegian egingo dute
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak datorren astean emango die bukaera 25. urteurrenaren harira antolatu dituen ekintzei. Batetik, ikasturte bukaerako afaria izango da gaur zortzi Ordiziako Tximista sagardotegian, eta bestetik, hilaren 14an, Behe Naf...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak datorren astean emango die bukaera 25. urteurrenaren harira antolatu dituen ekintzei. Batetik, ikasturte bukaerako afaria izango da gaur zortzi Ordiziako Tximista sagardotegian, eta bestetik, hilaren 14an, Behe Nafarroa kaleko –Txakurtxulon– egoitza berria inauguratuko du AEK-k.
Datorren ostiraleko afarirako txartelak Beasainen (AEK, Arrano eta Basakana), Seguran (Elorripe), Legorretan (Olaso), Idiazabalen (Xume) eta Ordizian (AEK eta Herrikoa) daude salgai 15 euroan, eta hilaren 13a bitarte eros daitezke. 19:30ean elkartuko dira, eta kalejiran ibili ondoren, 21:00etan joango dira afaltzera.
Egoitza berria irekiko dute
Afariaren bezperan, Behe Nafarroa kaleko 1. zenbakian egokitu duen egoitza berria inauguratuko du AEK-k, 19:00etan. Ikus-entzunezko bat eman ondoren, afari- merienda bat egingo dute.