Legorretako udalekuan izena gaur zortzirako eman behar da
Legorretako Udalak herrian bertan antolatu du aurten ere udalekua, Haur Hezkuntzako haurrentzat eta Lehen Hezkuntzako aurreneko ziklokoentzat. Ekainaren 25etik uztailaren 27ra izango dira jarduerak. Matrikula 30 euro da, eta udaletxean izena ematerakoa...
Legorretako Udalak herrian bertan antolatu du aurten ere udalekua, Haur Hezkuntzako haurrentzat eta Lehen Hezkuntzako aurreneko ziklokoentzat. Ekainaren 25etik uztailaren 27ra izango dira jarduerak. Matrikula 30 euro da, eta udaletxean izena ematerakoan ordaindu behar da. Haurren izena ekainaren 15era arte eman daiteke. Begiraleak ere behar dituzte, 18 urtetik gorakoak, legorretarrak eta arloan hiru urteko ikasketak dituztenak. Horiek 13ra arte apunta litezke.