Ortoprotesika Goi Mailako ziklo berria eskainiko da Zumarragako UGLEn
Urola Garaiko Lanbide Eskolan Goi Mailako Ortoprotesika ziklo berria aurkeztu dute gaur goizean. Bertan Urretxuko alkatea eta Makomunitatearen presidentea den Oihane Zabaleta, Urola Garaiko Fundazioaren gerente den Xabier Arratibel eta Anjer Garcia Euskadiko Ortoprotesikako erakundeko lehendakaria izan dira. Euskal Herri mailan erreferente izango den ziklo hau “hasiera bakarrik” dela azpimarratu dute bertaratuek.
2.000 orduko zikloa izango da, bi mailatan banatuta eta ordu horietaik 380 ordu praktikoak izango dira. Mota honetako oso ziklorik ez zen ematen inguruan orain artean; Espainiako lau hiriburutan bakarrik ikas zitekeen ziklo hau.
Oihane Zabaletak azaldu duene, “apostu sendoa” egin dute proiektu honen inguruan “behar handiak” dituzten jendeari zuzendutako ortoprotesikan aurrera egiteko.