Giro onean ospatu zuten gaztetxeko urteurrenaren egun handia
Urretxuko eta Zumarragako gaztetxeak 10 urte bete ditu aurten. Pasa den larunbatean ospatu zuten egun handia, eta baita giro onean ospatu ere. Pilota txapelketako finalak, bazkaria, bakarrizketak eta kontzertuak izan zituzten gaztetxean. Bezperan, ume jolasek ere Urolako tren geltoki zaharra umez betetzea lortu zuten.
- Mikel Antia eta Xabier Olibeira izan dira pilota txapelketako irabazleak
- Gazta tarta erraldoia klasiko bat da gaztetxeko urteurrenetan
- Jon Plazaolak bakarrizketa egin zuen
- Ostiralean ume jolasak egin zituzten, tartean, ipuin kontalaria
- Ostiraleko ume jolasak
- Paella erraldoia, urteroko menua
- Karpa txiki gelditu zen, eta gazteek bidegorria ere okupatu zuten
- Gaztetxeak 10 urte





















