Maider Gaztañaga da Euskadiko eta Gipuzkoako triatloi txapeldun berria
Maider Gaztañaga ordiziarrak irabazi zuen larunbatean Zarautzen jokatuko zen triatloi proba, eta horrenbestez, Euskadiko eta Gipuzkoako distantzia luzeko triatloi txapeldun berria ere bada Gaztañaga. Ordiziako triatloilariak 4 ordu 37 minutu eta 12 ehunen behar izan zituen proba irabazteko, bigarren sailkatu zen Estefania Gomezek baino 22 minutu gutxiago. Hirugarren Gurutze Frades izan zen (4:53:55). Gaztañagak distantzia luzeko duatloi txapelketa ere irabazi zuen apirilean Arrigorriagan (Bizkaia). Mutiletan Eneko Llanos gasteiztarra irabazi zuen (3:57:02), eta berak jantzi zuen Euskadiko txapela. Gipuzkoako txapeldun berria, berriz, Jon Unanue zarauztarra da. Unanuek bosgarren bukatu zuen mutilezkoen proba (4:09:57). Proban 650 atletak hartu zuten parte, tartean munduko bazter ugaritatik etorritakoa.
Maider Gaztañaga ordiziarrak irabazi zuen larunbatean Zarautzen jokatuko zen triatloi proba, eta horrenbestez, Euskadiko eta Gipuzkoako distantzia luzeko triatloi txapeldun berria ere bada Gaztañaga. Ordiziako triatloilariak 4 ordu 37 minutu eta 12 ehunen behar izan zituen proba irabazteko, bigarren sailkatu zen Estefania Gomezek baino 22 minutu gutxiago. Hirugarren Gurutze Frades izan zen (4:53:55). Gaztañagak distantzia luzeko duatloi txapelketa ere irabazi zuen apirilean Arrigorriagan (Bizkaia).
Mutiletan Eneko Llanos gasteiztarra irabazi zuen (3:57:02), eta berak jantzi zuen Euskadiko txapela. Gipuzkoako txapeldun berria, berriz, Jon Unanue zarauztarra da. Unanuek bosgarren bukatu zuen mutilezkoen proba (4:09:57). Proban 650 atletak hartu zuten parte, tartean munduko bazter ugaritatik etorritakoa.














