ONCEren zozketak 135.000 euro utzi ditu Beasainen
ONCE erakundearen “cuponazo” zozketak, 135.000 euro utzi ditu Beasainen. Ostiraleko zozketari dagokio zenbakia, baina gaur jakinarazi dute irabazlea nongoa den. Itziar Uribesalgo saltzaileak saldu zituen saritutako 60 kupoiak. Horietako bat...
ONCE erakundearen “cuponazo” zozketak, 135.000 euro utzi ditu Beasainen. Ostiraleko zozketari dagokio zenbakia, baina gaur jakinarazi dute irabazlea nongoa den. Itziar Uribesalgo saltzaileak saldu zituen saritutako 60 kupoiak. Horietako batek, 100.000 euroko saria du, eta gainontzeko 59 kupoiek, 600na eurokoa.