Sariak banatuta, argazkiak ikusgai
Ekainaren 1an banatu zituzten Nikolas Lekuona I. Argazki lehiaketaren sariak, eta behin hori eginda, lehiaketara aurkeztutako argazkien lagin batekin erakusketa dago ikusgai Barrena kultur etxean hilaren 22a arte. Astelehenetik ostiralera bisita daiteke, 18:00etatik 20:00etara. Gaur bertan 75 urte bete dira Nikolas Lekuona artista ordiziarra hil zela. Denera 44 argazki ikus daitezke, lehiaketara aurkeztutako 240 argazkietatik hautaketa bat egin ondoren. Sari nagusia Lander Rezola beasaindarrak jaso zuen ‘Ekaitzaren ostean’ lanarengatik. Azoka 500-Sari Berezia, berriz, Joseba Andoni Agirre ordiziarrarentzat izan zen, ‘Ikuspuntuak’ izeneko hiru argazkiko sortarengatik, eta Herriko-Elkarteko saria Aitzol Arruabarrena lazkaotarrak jaso zuen ‘Shangai’ lanarengatik. Ortzadar Argazki Elkartekoak “gustura” daude lehiaketaren lehen ekitaldiak eman duenarekin, eta baita jasotako lan kopuruaren eta haien kalitatearengatik ere. Datorren urtean berriz antolatuko dute lehiaketa.
Ekainaren 1an banatu zituzten Nikolas Lekuona I. Argazki lehiaketaren sariak, eta behin hori eginda, lehiaketara aurkeztutako argazkien lagin batekin erakusketa dago ikusgai Barrena kultur etxean hilaren 22a arte. Astelehenetik ostiralera bisita daiteke, 18:00etatik 20:00etara. Gaur bertan 75 urte bete dira Nikolas Lekuona artista ordiziarra hil zela.
Denera 44 argazki ikus daitezke, lehiaketara aurkeztutako 240 argazkietatik hautaketa bat egin ondoren. Sari nagusia Lander Rezola beasaindarrak jaso zuen ‘Ekaitzaren ostean’ lanarengatik. Azoka 500-Sari Berezia, berriz, Joseba Andoni Agirre ordiziarrarentzat izan zen, ‘Ikuspuntuak’ izeneko hiru argazkiko sortarengatik, eta Herriko-Elkarteko saria Aitzol Arruabarrena lazkaotarrak jaso zuen ‘Shangai’ lanarengatik.
Ortzadar Argazki Elkartekoak “gustura” daude lehiaketaren lehen ekitaldiak eman duenarekin, eta baita jasotako lan kopuruaren eta haien kalitatearengatik ere. Datorren urtean berriz antolatuko dute lehiaketa.