Ehun bazkide izatera iritsi da Ordizian ostalaritza eta merkataritza elkartea
Ordizian ostalari eta merkatari elkarteak orain dela bi urte hitzarmena sinatu zuen udalarekin, eta Merkataritza Plana aurkeztearekin bat, elkartea kuantitatiboki eta kualitatiboki haztea jarri zion erronka bere buruari. 2010ean bazkideen kopurua ez zen 70 saltokira iristen, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri kopurua hazten joan da, eta aurten bazkide egin diren 11 saltoki batuta, 100 bazkideko langara ailegatu da orain gutxi Ordizian elkartea. «Udalaren eta elkartearen arteko lankidetzari jarraipena eman zaio, eta merkataritza teknikariaren laguntzaz egin den lana oso baliagarria izan da, dendariek Ordiziako merkataritzaren eta herriaren alde apustua egiten jarraitzeko», nabarmendu du Ordizian elkarteak. Elkarlan horren ondorioz promozio, dinamizazio ekintza eta kanpaina berriak antolatu ahal izan dituzte, «bezeroei emandako zerbitzua hobetuz». Gaur egungo egoera ez dela erraza jakin arren, «datuak garbiak» direla dio Ordizianek. «Berritutako saltokien, jabe aldaketen, belaunaldi ordezkapenen eta ireki diren saltoki berrien kopuruak erraz gainditzen du itxitako saltokien kopurua. Beraz, azken etapa honen balorazioa positiboa dela esan genezake». Kalitate ziurtagiri gehiago Ordizianek gogoratu du Merkataritzaren Berriztapen Plana bukatu berria dela, eta laster aurkeztuko dutela. «Merkataritza mahaia berreskuratu eta Ostalaritza mahaia sortuko da. Mahai hauek aldizkako bilerak egingo dituzte, planari jarraipena egingo diote, eta sektorea sustatzeko ekimen berriak egingo dituzte». Berriztapenaren aldeko bide horretan ulertu behar da Ordizian [...]
Ordizian ostalari eta merkatari elkarteak orain dela bi urte hitzarmena sinatu zuen udalarekin, eta Merkataritza Plana aurkeztearekin bat, elkartea kuantitatiboki eta kualitatiboki haztea jarri zion erronka bere buruari. 2010ean bazkideen kopurua ez zen 70 saltokira iristen, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri kopurua hazten joan da, eta aurten bazkide egin diren 11 saltoki batuta, 100 bazkideko langara ailegatu da orain gutxi Ordizian elkartea.
«Udalaren eta elkartearen arteko lankidetzari jarraipena eman zaio, eta merkataritza teknikariaren laguntzaz egin den lana oso baliagarria izan da, dendariek Ordiziako merkataritzaren eta herriaren alde apustua egiten jarraitzeko», nabarmendu du Ordizian elkarteak. Elkarlan horren ondorioz promozio, dinamizazio ekintza eta kanpaina berriak antolatu ahal izan dituzte, «bezeroei emandako zerbitzua hobetuz».
Gaur egungo egoera ez dela erraza jakin arren, «datuak garbiak» direla dio Ordizianek. «Berritutako saltokien, jabe aldaketen, belaunaldi ordezkapenen eta ireki diren saltoki berrien kopuruak erraz gainditzen du itxitako saltokien kopurua. Beraz, azken etapa honen balorazioa positiboa dela esan genezake».
Kalitate ziurtagiri gehiago
Ordizianek gogoratu du Merkataritzaren Berriztapen Plana bukatu berria dela, eta laster aurkeztuko dutela. «Merkataritza mahaia berreskuratu eta Ostalaritza mahaia sortuko da. Mahai hauek aldizkako bilerak egingo dituzte, planari jarraipena egingo diote, eta sektorea sustatzeko ekimen berriak egingo dituzte».
Berriztapenaren aldeko bide horretan ulertu behar da Ordizian elkarteko beste bost saltokik jaso dutela Euskalitek ematen duen UNE 175001 kalitate ziurtagiria. Zipi-Zape, Otegi Armategia, Urdanet Informatika, Vicuña Confeccion eta Vicuña Sport dira saltoki horiek. «Bezeroekiko arreta, zerbitzua eta profesionaltasuna baieztatzen du ziurtagiri horrek». Datozen bi asteetan Merkataritza Ganberak antolatutako bi ikastaro egingo dira Ordizian.