Legazpiko Oripavi -Bizitzarako Orientabidea- elkarteak irakasleei, gurasoei, zein gazteei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu ekainerako eta uztailerako. Ikasturteari nolabaiteko amaiera emateko, gainera, Kulturarteko Eguna antolatu dute uztailaren 7rako. Oripavi elkartea orain lau urte sortu zen Legazpin, bost lagun elkartu eta bizitzari buruz hausnartzen hasi zirenean. Bertan, beste herri askotan bezala, gurasoek une jakinetan hartzen dituzten jarreren inguruan «gabeziak» daudela ohartu ziren. Gabezi horiei erantzun asmoz, komunitatearentzako lana egiteko asmoarekin jaio zen, batez ere gurasoei eta irakasleei begira. Pedagogia Sistemikoa lantzen dute helburu horiek lortzeko. Kontzeptu berria da Euskal Herrian, baina poliki-poliki zabaltzen ari dena. Familia sistemak, eskola sistemak eta gizarte sistemak transmititzen dutenaren bidez irakasten den pedagogia da. Gentzane Arruabarrena Oripavi taldeko kidearen hitzetan «pedagogia berritzailea da» eta «bizitzarako guztiz baliagarria». Pedagogia Sistemikoak gelako eguneroko egoerak, arazok edo gatazkak bideratzeko laguntza ematen du. «Pedagogia ikusteko beste modu bat da», adierazten du Oripaviko kideak. Eskola, gizartea eta familia sistematan antolatuta daudela hartzen du abiapuntutzat, eta sistema horiek aztertzen ditu. Horretarako erabiltzen duen tresna Familia Konstelazioa da. Tailerrak ekainean Azken urte hauetan, gurasoei eta irakasleei, batez ere, zuzendutako makina bat tailer antolatu dituzte. Tailerrak «bi urteko iraupena duen Laguntza eta Gainbegiratze Programa bateko parte dira» zehaztu du Arruabarrenak. Ekainaren 21ean eta 23an egingo [...]
Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak urtero egiten duen Felix Sopelana lehiaketako hirugarren saria jaso du Ibon Altuna beasaindarrak. Goierri Campuseko eskola politeknikoan ikasten du, eta bere ikasturte bukaerako...
Jose Javier Cuadrado Karratu eta Izaro Rubio korrikalari ordiziarrak izan ziren irabazle, larunbatean, Legorretako 34. Herri Krosean. Aurreko urteetako partaidetza gainditu du probak; helduen lasterketan 171 atletak parte hartu zuten, herriguneko 7,5 kilometro luzeko ibilbidean, 147 gizonezko eta 24 emakume. Zaldibian bizi den Cuadradok 24:25 minutuko denboran osatu zuen proba. Rubiok 29:01 minutuan bukatu zuen. Denbora markek, beraz, Hossain Kaanacheren (23:29) eta Ainhoa Sanz urretxuarraren (27:26) esku segitzen dute. Haurren krosean, kimuetan Urko Garmendiak irabazi zuen, haurretan Adrian Pajaresek eta June Alustizak, eta kadeteetan Mikel Felipek. Sailkapen osoa, www.herrikrossa.com webgunean dago.
Olaberriko palari taldeak Gipuzkoako Herriarteko pala finalean egoteko aurrerapauso handia egin du. Ostiralean, finalaurrekoen joaneko jardunaldian, Debari 2 eta 0 irabazi dio. Ostiral gauean jokatu zituzten olaberritarrek bi neurketak. Larruzko paleta...
Beasaingo Zero Zabor taldeak antolatuta, hondakinen inguruko hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean. Saioa Igartza jauregian izango da, 19:00etan hasita.
Ordizian ostalari eta merkatari elkarteak orain dela bi urte hitzarmena sinatu zuen udalarekin, eta Merkataritza Plana aurkeztearekin bat, elkartea kuantitatiboki eta kualitatiboki haztea jarri zion erronka bere buruari. 2010ean bazkideen kopurua ez zen 70 saltokira iristen, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri kopurua hazten joan da, eta aurten bazkide egin diren 11 saltoki batuta, 100 bazkideko langara ailegatu da orain gutxi Ordizian elkartea. «Udalaren eta elkartearen arteko lankidetzari jarraipena eman zaio, eta merkataritza teknikariaren laguntzaz egin den lana oso baliagarria izan da, dendariek Ordiziako merkataritzaren eta herriaren alde apustua egiten jarraitzeko», nabarmendu du Ordizian elkarteak. Elkarlan horren ondorioz promozio, dinamizazio ekintza eta kanpaina berriak antolatu ahal izan dituzte, «bezeroei emandako zerbitzua hobetuz». Gaur egungo egoera ez dela erraza jakin arren, «datuak garbiak» direla dio Ordizianek. «Berritutako saltokien, jabe aldaketen, belaunaldi ordezkapenen eta ireki diren saltoki berrien kopuruak erraz gainditzen du itxitako saltokien kopurua. Beraz, azken etapa honen balorazioa positiboa dela esan genezake». Kalitate ziurtagiri gehiago Ordizianek gogoratu du Merkataritzaren Berriztapen Plana bukatu berria dela, eta laster aurkeztuko dutela. «Merkataritza mahaia berreskuratu eta Ostalaritza mahaia sortuko da. Mahai hauek aldizkako bilerak egingo dituzte, planari jarraipena egingo diote, eta sektorea sustatzeko ekimen berriak egingo dituzte». Berriztapenaren aldeko bide horretan ulertu behar da Ordizian [...]
Pilotarien Batzarra pilotazaleen elkarte bat da, eta euskal pilotarekiko maitasuna da batzen dituena, pilotak dituen joko molde guztietan. Elkartea 1985eko urriaren 13an sortu zen, Bilboko Deportivo elkartearen egoitzan egindako ekitaldian. Aldez aurretik, Donostian bilduak ziren zenbait bileratan Iparraldeko Pilotarien Biltzarra elkarteko ohorezko kide batzuk; besteak beste, ideiaren sustatzaile nagusiak izan zirenak: Jesus Fernandez Iriondo, garai hartako Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioko presidente zena, eta Josetxo Iraundegi Arrospide, bertako idazkari zena. Batzar honen helburua pilotan jardun edo era batera edo bestera kirol honekin bat egiten duten pertsonak elkartzea da, pilota-jokoaren tradizioari eusteko, kirol hau zabaltzeko ahalegina egiteko, Pilotaren museoa sustatzeko, bai eta egoera larrian dauden pilotariei laguntzeko ere. Asmo guzti hauek ongi bideratzeko 1986. urtetik Batzarrak egiten hasi ziren urtero-urtero heri ezberdinetan. Aurten Segura aukeratu dute, baina ez kasualitatez; Ximon Garaialde segurarra omenduko dutelako, beste zortzi kiderekin batera. Hona hemen Pilotarien Batzarreko egitaraua: -10:00. Bola eta toka txapeketa probintziala Erreboten. -11:00. Meza Nagusia. -11:45. Pilotarien Batzarreko kide eta Zuzendaritza Taldeari harrera egingo zaie udaletxean. -12:00. Pilotarien urteko Batzarreko Asanblada Orokorra udaletxeko Batzar Areto Nagusian. -12:30. Hamaiketakoa udaletxeko atarian. -13:00. Pilota partidak frontoi zaharrean. -14:30. Lagunarteko bazkaria frontoi berrian. Ondoren. Omenaldia egingo zaie bederatzi lagunei eta orogarriak banatuko dira. Igande osoan zehar egongo [...]
‘01Garito’ aldizkaria aurkeztu dute. Maitane Puebla zumarragarrak udaleko gaztedi sailean egindako lanaren emaitza da, helburuak gazteak informatzea eta herritarren eta gazteen arteko...
Asteburu honetan, Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetarako azterketak edo oposaketak egingo dituzte Barakaldoko BECen. Beasaingo Euskal Herrian Euskaraz taldeak salatu duenez, «euskarak azterketa horretan izango duen garrantzia hutsala da, eta hori dela medio, azterketa hori gainditzeko euskara jakitea ez da ezinbesteko baldintza izango». EHEko kideen arabera, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek ‘euskera ez dela inposatu behar’ dioen bitartean, euskal hiztunak «bigarren mailako herritar» bezala tratatzen dituzte. Horregatik, jaurlaritzaren jarrera salatu nahi dute, «euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatze aldera urratsak eman beharrean, aurkako norabidean ari baitira lanean». Elkarretaratzea, ostiralean Jaurlaritzaren «iruzur berri hau» salatzeko, Beasaingo EHEk elkarretaratzea deitu du ostiralerako. Euskaraz bizi nahi dugulako, administrazioan euskaraz! lemapean, Osakidetzak Beasainen duen anbulatorioaren parean bilduko dira, 18:30ean. Eskualde mailako bilkura denez, goierritar guztiei egin diete parte hartzeko deia.
Legorretako Ugaro herri eskolako ikasle ordezkaritza batek Eskolako Agenda 21en jorratutako gaiak, neurri-eskaerak eta konpromisoak aurkeztu zituen, atzo, udaletxean, Iñaki Mezquita zuzendariarekin batera. Bakartxo Mendez alkateak, zinegotziek eta herriko elkarte batzuetako ordezkariek entzun zituzten haurrek jasotakoak. Biodibertsitatea landu dute, bigarren urtez. Dekalogo bat proposatu diote udalari, ingurumena eta ingurua zaintzeko.
Goierriko motor eta ziklomotoreen jabeek IAT ibilgailuen azterketa teknikoa Beasainen egiteko aukera izango dute, aurten ere. Kale nagusiko 9. zenbakian dagoen lokalean jarriko dute unitate mugikorra, uztailaren 10 eta 11 egunetan. Azterketa hori egite...