Finalaurreko joaneko jardunaldian bi partidak irabazi ditu Olaberriak
Olaberriko palari taldeak Gipuzkoako Herriarteko pala finalean egoteko aurrerapauso handia egin du. Ostiralean, finalaurrekoen joaneko jardunaldian, Debari 2 eta 0 irabazi dio. Ostiral gauean jokatu zituzten olaberritarrek bi neurketak. Larruzko paleta...
Olaberriko palari taldeak Gipuzkoako Herriarteko pala finalean egoteko aurrerapauso handia egin du. Ostiralean, finalaurrekoen joaneko jardunaldian, Debari 2 eta 0 irabazi dio. Ostiral gauean jokatu zituzten olaberritarrek bi neurketak. Larruzko paletan 35 eta 12 nagusitu dira, eta pala motzean 40 eta 33. Itzulikoak asteburuan jokatuko dituzte, Debako Aldats pilotalekuan.













