Hondakinen kudeaketaren mahai inguruak txiki utzi zuen Ormaiztegiko aretoa
• Eztabaida osoa ikusteko sakatu hemen
• Irakurri hondakinen kudeaketari lotutako albisteak Goierriko Hitzan
Jende asko bildu zen atzo Ormaiztegiko kultur etxeko areto nagusian, Goierriko Hitzak eta GoiBerrik antolatutako mahai ingurua ikusteko. Aser Lertxundik (Aralar), Zorione Etxezarragak (EAJ), Mikel Serranok (PSE-EE) eta Juan Karlos Alduntzinek (Bildu) hartu zuten parte bertan, Xabier Urteaga kazetariak gidatuta eta bi ordu luzez hitz egin zuten.













