Ibon Altunak ingeniari eskolaren saria jaso du
Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak urtero egiten duen Felix Sopelana lehiaketako hirugarren saria jaso du Ibon Altuna beasaindarrak. Goierri Campuseko eskola politeknikoan ikasten du, eta bere ikasturte bukaerako...
Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak urtero egiten duen Felix Sopelana lehiaketako hirugarren saria jaso du Ibon Altuna beasaindarrak. Goierri Campuseko eskola politeknikoan ikasten du, eta bere ikasturte bukaerako proiektua da lehiaketaren 8. edizio honetan saritu dutena. Altunak, FSW prozesuaren estabilitatea hobetzeko proiektua egin du, fluxuaren konpresioan eta soluzio malguetan oinarrituta. Ekitaldi berean, Altunaren irakasle eta proiektuaren tutore den Aitor Zuriarrain irakaslea ere saritu zuten.













