Igandean Seguran egingo den Pilotarien Batzarrera 200 lagun inguru joango dira
Pilotarien Batzarra pilotazaleen elkarte bat da, eta euskal pilotarekiko maitasuna da batzen dituena, pilotak dituen joko molde guztietan. Elkartea 1985eko urriaren 13an sortu zen, Bilboko Deportivo elkartearen egoitzan egindako ekitaldian. Aldez aurretik, Donostian bilduak ziren zenbait bileratan Iparraldeko Pilotarien Biltzarra elkarteko ohorezko kide batzuk; besteak beste, ideiaren sustatzaile nagusiak izan zirenak: Jesus Fernandez Iriondo, garai hartako Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioko presidente zena, eta Josetxo Iraundegi Arrospide, bertako idazkari zena. Batzar honen helburua pilotan jardun edo era batera edo bestera kirol honekin bat egiten duten pertsonak elkartzea da, pilota-jokoaren tradizioari eusteko, kirol hau zabaltzeko ahalegina egiteko, Pilotaren museoa sustatzeko, bai eta egoera larrian dauden pilotariei laguntzeko ere. Asmo guzti hauek ongi bideratzeko 1986. urtetik Batzarrak egiten hasi ziren urtero-urtero heri ezberdinetan. Aurten Segura aukeratu dute, baina ez kasualitatez; Ximon Garaialde segurarra omenduko dutelako, beste zortzi kiderekin batera. Hona hemen Pilotarien Batzarreko egitaraua: -10:00. Bola eta toka txapeketa probintziala Erreboten. -11:00. Meza Nagusia. -11:45. Pilotarien Batzarreko kide eta Zuzendaritza Taldeari harrera egingo zaie udaletxean. -12:00. Pilotarien urteko Batzarreko Asanblada Orokorra udaletxeko Batzar Areto Nagusian. -12:30. Hamaiketakoa udaletxeko atarian. -13:00. Pilota partidak frontoi zaharrean. -14:30. Lagunarteko bazkaria frontoi berrian. Ondoren. Omenaldia egingo zaie bederatzi lagunei eta orogarriak banatuko dira. Igande osoan zehar egongo [...]
Pilotarien Batzarra pilotazaleen elkarte bat da, eta euskal pilotarekiko maitasuna da batzen dituena, pilotak dituen joko molde guztietan.
Elkartea 1985eko urriaren 13an sortu zen, Bilboko Deportivo elkartearen egoitzan egindako ekitaldian. Aldez aurretik, Donostian bilduak ziren zenbait bileratan Iparraldeko Pilotarien Biltzarra elkarteko ohorezko kide batzuk; besteak beste, ideiaren sustatzaile nagusiak izan zirenak: Jesus Fernandez Iriondo, garai hartako Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioko presidente zena, eta Josetxo Iraundegi Arrospide, bertako idazkari zena.
Batzar honen helburua pilotan jardun edo era batera edo bestera kirol honekin bat egiten duten pertsonak elkartzea da, pilota-jokoaren tradizioari eusteko, kirol hau zabaltzeko ahalegina egiteko, Pilotaren museoa sustatzeko, bai eta egoera larrian dauden pilotariei laguntzeko ere.
Asmo guzti hauek ongi bideratzeko 1986. urtetik Batzarrak egiten hasi ziren urtero-urtero heri ezberdinetan. Aurten Segura aukeratu dute, baina ez kasualitatez; Ximon Garaialde segurarra omenduko dutelako, beste zortzi kiderekin batera.
Hona hemen Pilotarien Batzarreko egitaraua:
-10:00. Bola eta toka txapeketa probintziala Erreboten.
-11:00. Meza Nagusia.
-11:45. Pilotarien Batzarreko kide eta Zuzendaritza Taldeari harrera egingo zaie udaletxean.
-12:00. Pilotarien urteko Batzarreko Asanblada Orokorra udaletxeko Batzar Areto Nagusian.
-12:30. Hamaiketakoa udaletxeko atarian.
-13:00. Pilota partidak frontoi zaharrean.
-14:30. Lagunarteko bazkaria frontoi berrian. Ondoren. Omenaldia egingo zaie bederatzi lagunei eta orogarriak banatuko dira.
Igande osoan zehar egongo den egitarau oparoaz gain, Segurako Ardixarra etxean pilotari buruzko erakusketa jarri dute ikusgai ekainak 8tik 17ra arte. Zabalik egongo da goizez 11:30etik 13:30era eta arratsaldez 15:30etik 17:30era.













