Ingurumena hobetzeko neurriak aurkeztu dituzte Legorretako ikasleek udaletxean
Legorretako Ugaro herri eskolako ikasle ordezkaritza batek Eskolako Agenda 21en jorratutako gaiak, neurri-eskaerak eta konpromisoak aurkeztu zituen, atzo, udaletxean, Iñaki Mezquita zuzendariarekin batera. Bakartxo Mendez alkateak, zinegotziek eta herriko elkarte batzuetako ordezkariek entzun zituzten haurrek jasotakoak. Biodibertsitatea landu dute, bigarren urtez. Dekalogo bat proposatu diote udalari, ingurumena eta ingurua zaintzeko.

Ugaroko ikasleen ordezkaritza bat Legorretako udaletxean, atzo, alkateari, zinegotziei eta herri eragil batzuetako kideei azalpenak ematen. Arg.: Aimar Maiz