Jose Javier Cuadrado eta Izaro Rubio garaile Legorretako herri krosean
Jose Javier Cuadrado Karratu eta Izaro Rubio korrikalari ordiziarrak izan ziren irabazle, larunbatean, Legorretako 34. Herri Krosean. Aurreko urteetako partaidetza gainditu du probak; helduen lasterketan 171 atletak parte hartu zuten, herriguneko 7,5 kilometro luzeko ibilbidean, 147 gizonezko eta 24 emakume. Zaldibian bizi den Cuadradok 24:25 minutuko denboran osatu zuen proba. Rubiok 29:01 minutuan bukatu zuen. Denbora markek, beraz, Hossain Kaanacheren (23:29) eta Ainhoa Sanz urretxuarraren (27:26) esku segitzen dute. Haurren krosean, kimuetan Urko Garmendiak irabazi zuen, haurretan Adrian Pajaresek eta June Alustizak, eta kadeteetan Mikel Felipek. Sailkapen osoa, www.herrikrossa.com webgunean dago.
Jose Javier Cuadrado Karratu eta Izaro Rubio korrikalari ordiziarrak izan ziren irabazle, larunbatean, Legorretako 34. Herri Krosean. Aurreko urteetako partaidetza gainditu du probak; helduen lasterketan 171 atletak parte hartu zuten, herriguneko 7,5 kilometro luzeko ibilbidean, 147 gizonezko eta 24 emakume.
Zaldibian bizi den Cuadradok 24:25 minutuko denboran osatu zuen proba. Rubiok 29:01 minutuan bukatu zuen. Denbora markek, beraz, Hossain Kaanacheren (23:29) eta Ainhoa Sanz urretxuarraren (27:26) esku segitzen dute.
Haurren krosean, kimuetan Urko Garmendiak irabazi zuen, haurretan Adrian Pajaresek eta June Alustizak, eta kadeteetan Mikel Felipek.
Sailkapen osoa, www.herrikrossa.com webgunean dago.

Legorretako 34. Herri Krosa, larunbatean. Lasterketa buruan, 197 zenbakiarekin, Cuadrado. Arg.: Josune Zarandona













