
Jone Beitialarrangoitiari eta Jose Ramon Soroizi eginiko elkarrizketak irakurri ahal izango dira ostiraleko GoiBerri aldizkarian. Beitialarrangoitia Ordizian haur masaje ikastaroa ematen ari da, 0 eta 2 urte bitarteko haurrengan oinarrituta. Soroiz, bere aldetik,
Bi eta Bat telesailarekin itzuli da pantaila txkira. Hauez gain, Ander Gabirondo, Garazi Aizpeolea eta Garikoitz Arrieta, Dionisio Amundarainen, Igor Susaetaren eta Unai Kerejetaren iritziak eta Urretxuko Santa Barbara ermita ere ale berean aurkitu ahal izango dira. Ordizian eginiko ibilbide baten proposamena eta Ormaiztegiko futbol taldearen argazki zahar bat ere bilduko ditu hemeretzigarren aleak.