Oposaketetan euskarak duen toki «hutsala» salatzeko elkarretaratzea deitu du Beasaingo EHEk
Asteburu honetan, Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetarako azterketak edo oposaketak egingo dituzte Barakaldoko BECen. Beasaingo Euskal Herrian Euskaraz taldeak salatu duenez, «euskarak azterketa horretan izango duen garrantzia hutsala da, eta hori dela medio, azterketa hori gainditzeko euskara jakitea ez da ezinbesteko baldintza izango». EHEko kideen arabera, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek ‘euskera ez dela inposatu behar’ dioen bitartean, euskal hiztunak «bigarren mailako herritar» bezala tratatzen dituzte. Horregatik, jaurlaritzaren jarrera salatu nahi dute, «euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatze aldera urratsak eman beharrean, aurkako norabidean ari baitira lanean». Elkarretaratzea, ostiralean Jaurlaritzaren «iruzur berri hau» salatzeko, Beasaingo EHEk elkarretaratzea deitu du ostiralerako. Euskaraz bizi nahi dugulako, administrazioan euskaraz! lemapean, Osakidetzak Beasainen duen anbulatorioaren parean bilduko dira, 18:30ean. Eskualde mailako bilkura denez, goierritar guztiei egin diete parte hartzeko deia.
Asteburu honetan, Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetarako azterketak edo oposaketak egingo dituzte Barakaldoko BECen. Beasaingo Euskal Herrian Euskaraz taldeak salatu duenez, «euskarak azterketa horretan izango duen garrantzia hutsala da, eta hori dela medio, azterketa hori gainditzeko euskara jakitea ez da ezinbesteko baldintza izango».
EHEko kideen arabera, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek ‘euskera ez dela inposatu behar’ dioen bitartean, euskal hiztunak «bigarren mailako herritar» bezala tratatzen dituzte. Horregatik, jaurlaritzaren jarrera salatu nahi dute, «euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatze aldera urratsak eman beharrean, aurkako norabidean ari baitira lanean».
Elkarretaratzea, ostiralean
Jaurlaritzaren «iruzur berri hau» salatzeko, Beasaingo EHEk elkarretaratzea deitu du ostiralerako. Euskaraz bizi nahi dugulako, administrazioan euskaraz! lemapean, Osakidetzak Beasainen duen anbulatorioaren parean bilduko dira, 18:30ean. Eskualde mailako bilkura denez, goierritar guztiei egin diete parte hartzeko deia.














