ATEA elkarteak Legazpiko Udala salatu du Oilar Jokoa dela eta
ATEAk, animalientzako tratu egoki baten aldeko elkarteak Legazpiko Udala salatu du gaur arratsaldean egitekoa den Oilar Jokoan animaliari ematen zaion tratua gaitzetsi eta gero. Elkarteak prentsa ohar bitartez jakinarazi duenez, «udalarekin hainbat elkarrizketa izaten» saiatu da, salaketa ekidin aldera, baina udalaren jarrera zein izan den ikusita, azkenean bide judizialak hartzera «behartu» dituela baieztatu du. Aspaldiko ohitura Oilar Jokoa Legazpin aspaldidanik egiten den ekimena da. Oilarra plazako gune batean kokatzen da. Aldez aurretik, lurrean ibilbide bat margotzen da oilarra dagoen lekuraino, eta begiak estalita dituen parte hartzaileak, musikari jarraituz ibilbidea osatu behar du. ATEAren ustez, nahiz eta animalia ez molestatu, lotuta egoteak eta inguruko zaratak, «larritasuna» sortzen dio. Rakel Puente, Kultura zinegotziak esan duenez, «lehen animalia hil egiten zen, baina orain plazan lotuta egoten da geldi». Dena den, eta animaliari ahalik eta estutasun gutxien sortzeko neurriak hartuko dituztela aurreratu du. «Aldundiarekin hitz egin eta gero, oilarra lotuta eduki beharrean, kaiola batean sartzeko erabakia hartu dugu», esan du Puentek, animaliak tratu txarrik ematen ez zaiola baieztatzearekin bat. Oilar Jokoa gaur arratsaldean egingo dute Euskal Herria plazan 19:00etatik aurrera.
Aspaldiko ohitura
Oilar Jokoa Legazpin aspaldidanik egiten den ekimena da. Oilarra plazako gune batean kokatzen da. Aldez aurretik, lurrean ibilbide bat margotzen da oilarra dagoen lekuraino, eta begiak estalita dituen parte hartzaileak, musikari jarraituz ibilbidea osatu behar du.
ATEAren ustez, nahiz eta animalia ez molestatu, lotuta egoteak eta inguruko zaratak, «larritasuna» sortzen dio.
Rakel Puente, Kultura zinegotziak esan duenez, «lehen animalia hil egiten zen, baina orain plazan lotuta egoten da geldi». Dena den, eta animaliari ahalik eta estutasun gutxien sortzeko neurriak hartuko dituztela aurreratu du. «Aldundiarekin hitz egin eta gero, oilarra lotuta eduki beharrean, kaiola batean sartzeko erabakia hartu dugu», esan du Puentek, animaliak tratu txarrik ematen ez zaiola baieztatzearekin bat. Oilar Jokoa gaur arratsaldean egingo dute Euskal Herria plazan 19:00etatik aurrera.














