Gabiriako Troya minetarako larrialdi plana egin du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak Gabiriako Troya minategiko gai esterilen aurrean larrialdi plan bat sortu du. Minategietan zerbait gertatuz gero nola jokatu jakiteko balioko duen plan hau Europatik eskatu zioten Espainiako Gobernuari, eta honek Eusko Jaurlaritzaren...
Eusko Jaurlaritzak Gabiriako Troya minategiko gai esterilen aurrean larrialdi plan bat sortu du. Minategietan zerbait gertatuz gero nola jokatu jakiteko balioko duen plan hau Europatik eskatu zioten Espainiako Gobernuari, eta honek Eusko Jaurlaritzaren bidez Gabiria eta Ormaiztegiko Udalak batu zituen, Ormaiztegin egin zen bilera batean. Bilera hartan Europatik egin zen eskaeraren berri eman zitzaien udalei, eta asteartean argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak plana.
Plan hau Larrialdietarako Gestioen Legearekin bat dator, eta bertan erantzun tekniko eta zientifikoetan oinarritutako erantzun metodologikoak proposatzen dira. Plan hau Babes Zibileko Oinarrizko Arauak jarraitzeko eratu dute.
Eusko Jaurlaritzak eratu duen plan honen barruan sartuko lirateke Kanpo Larrialdiei dagozkien erantzunak ere; hau da, minen inguruan dauden establezimenduei aplikatu beharko litzaizkiekeen planak, sustantzia arriskutsuekin gertatutako istripu larririk egongo balitz, une horri nola aurre egin jakiteko eta egoeratik ahalik eta ondoen ateratzeko.
Plan zehatza
Plan zehatz honen bidez, ahalik eta kalte arinenak izatea lortu nahi da, ezer gertatzeko kasuan. Horretarako, Kanpo Larrialdietako Planaren barruan sartuko lirateke arazoa nola aztertu, nola sailkatu eta ebaluazio bat egin ostean arazo horri aurre egiteko zer neurri hartu behar lirateken, zer material erabili hori modu egokian egiteko, zer giza baliabide beharko lirateken, eta agintariek arazoan eskuahartzeko erabili beharreko koordinazio eskemak.













