Gaur inauguratuko du AEK-k Ordiziako Behe Nafarroa kalean egokitu duen egoitza
Arana kalean ekin zion Goiztiri AEK euskaltegiak helduen alfabetatze eta euskalduntze lanari. Udaletxean izan zuen ondoren lokala, Barrenan ere bai, eta baita Santa Ana ikastetxe zaharrean ere, harik eta orain urte dezente udalak Santa Maria kaleko Torrea etxeko goiko solairua utzi zion arte. Gaur, eta 25 urteko ibiliaren ondoren, egoitza berria estreinatuko dute Behe Nafarroa kalean, Txakurtxulon. Euskaltegi itxurosoa atondu dute AEKko kideek. 150 metroko koadro ditu egoitzak, hainbat gelatan banatuta; hiru ikasgela, irakasle gela bat, tutoretza gela bat, ekitaldiak egiteko beste gela bat eta bi komun ditu. Altzari, mahai eta eserleku berri-berriak ditu, egoitza berriak eskatzen dituen parekoak. Karmele Santoyo Goierriko Goiztiri AEKren arduradunak kalitatearekin lotu du egoitza berria. «Eskolak berdin-berdin eman ditzakegu lokal berrian edo zaharrean, baina kalitate aldetik asko irabazi dugula uste dut, batez ere ikasleei eskaini beharreko zerbitzuari begiratzen badiogu». «Ikaragarrizko inbertsioa» Egoitza berriaren kokapena ere «ona» dela dio Santoyok, «espazioa» dauka eta «argitasuna» ere bai. «Irisgarritasun aldetik ere gaur egungo beharretara egokituta dago». Izan ere, Torrea etxean izan duten egoitza goiko pisuan dago, eskailera asko ditu, eta ezinduentzat ez da egokia. «Udan bero egiten du lokal zaharrean, eta neguan hotz. Han, gainera, asto eta oholekin aritu gara orain arte eskolak ematen, eta hemen dauzkagunak mahaiak [...]
Arana kalean ekin zion Goiztiri AEK euskaltegiak helduen alfabetatze eta euskalduntze lanari. Udaletxean izan zuen ondoren lokala, Barrenan ere bai, eta baita Santa Ana ikastetxe zaharrean ere, harik eta orain urte dezente udalak Santa Maria kaleko Torrea etxeko goiko solairua utzi zion arte. Gaur, eta 25 urteko ibiliaren ondoren, egoitza berria estreinatuko dute Behe Nafarroa kalean, Txakurtxulon.
Euskaltegi itxurosoa atondu dute AEKko kideek. 150 metroko koadro ditu egoitzak, hainbat gelatan banatuta; hiru ikasgela, irakasle gela bat, tutoretza gela bat, ekitaldiak egiteko beste gela bat eta bi komun ditu. Altzari, mahai eta eserleku berri-berriak ditu, egoitza berriak eskatzen dituen parekoak.
Karmele Santoyo Goierriko Goiztiri AEKren arduradunak kalitatearekin lotu du egoitza berria. «Eskolak berdin-berdin eman ditzakegu lokal berrian edo zaharrean, baina kalitate aldetik asko irabazi dugula uste dut, batez ere ikasleei eskaini beharreko zerbitzuari begiratzen badiogu».
«Ikaragarrizko inbertsioa»
Egoitza berriaren kokapena ere «ona» dela dio Santoyok, «espazioa» dauka eta «argitasuna» ere bai. «Irisgarritasun aldetik ere gaur egungo beharretara egokituta dago». Izan ere, Torrea etxean izan duten egoitza goiko pisuan dago, eskailera asko ditu, eta ezinduentzat ez da egokia. «Udan bero egiten du lokal zaharrean, eta neguan hotz. Han, gainera, asto eta oholekin aritu gara orain arte eskolak ematen, eta hemen dauzkagunak mahaiak eta aulkiak dira. Alde horretatik, ikaragarrizko inbertsioa egin dugu».
Orain arteko lokal guztiak udalak utziak izan badira ere, lokal hori AEKk erosi du eta obra ere berak egin du. Ordiziako Udalak urte hauetan guztietan azaldu duen jarrera «baikorra» izan dela esan du Santoyok. «Udalak utzi ahal izan duena utzi digu beti». Maiatzean egindako azken osoko bilkuran, gainera, lokal berriaren egokitzapen lanei %95eko hobaria ezartzea adostu zuen Udalbatzak, aho batez.
Egoitza partekatzeko prest
Hala nahi duten herritar guztiek gaur izango dute egoitza berria ezagutzeko aukera, 19:00etan. AEKren jardunari buruzko ikus-entzunezko baten ondoren, mokadutxoa ere banatuko dute bertaratzen direnentzat. Bihar, berriz, 25. urteurreneko ekitaldiei bukaera emateko afaria egingo dute Tximista sagardotegian. Egoitza pribatua izan arren, Santoyok nabarmendu du egoitza partekatzeko prest dagoela AEK, baina baldintza batekin; euskara