Goierriko bi bertsolari ariko dira Euskal Herriko eskolarteko txapelketaren finalean
Herrialdekako txapelketak bukatu ondoren, Euskal Herriko eskolarteko bertsolari finala etzi, larunbata, jokatuko da, Agurainen (Araba). Haurretan Paul Iruretagoiena ataundarra da Gipuzkoa ordezkatuko duten bi bertsolarietako bat; bestea Ordiziako taldean aritu den Maddi Etxeberria larrauldarra. Gazteen artean, Gipuzkoatik bertako txapelduna eta txapeldunordea joango dira, Jokin Bergara eibartarra eta Gema Urteaga beasaindarra. Finala etzi, larunbata, Aguraingo Harresi aretoan da, 11:00etan haurrena, eta 15:30ean helduena. Gipuzkoako Eskolarteko 32. Bertsolari Txapelketan lan bikaina eginda eta emaitza aberatsa lortuta dira Goierriko Bertso Eskolako (GoiBE) taldeak eta kideak. Goierriko bi talde izan dira txapeldun eta txapeldunorde, biak GoiBE-koak. Andoainen, ekainaren lehenean jokatu zen finala. Gaztetxoen mailan —14 urte artekoak— GoiBEn osatutako Lazkaoko taldekoek jantzi zuten txapela. Paul Iruretagoiena, Aizpea Garmendia, Oihane Lazkanoiturburu eta Andoni Mikelarena dira herrialdeko txapeldun. Finalean Goierrikoa zen partaidetzaren erdia, lau taldetik bi. Beste taldea, hori ere GoiBE-koa, Ordiziakoek osatu zuten: Maddi Etxeberria, Gartxot Ramirez, Oier Ibartzabal eta Iraitz Sarasola. Txapeldunorde izan ziren, Zarautz eta Hernanikoen aurretik. Helduen mailan —15 urtetik 18ra bitartekoak— Jokin Bergara eibartarra izan zen garaile. Bigarren Gema Urteaga beasaindarra izan zen. Mikel Iturriotz urretxuarra eta Joanes Etxaide zegamarra ere helduen arteko zortzi finalisten artean ziren.
Herrialdekako txapelketak bukatu ondoren, Euskal Herriko eskolarteko bertsolari finala etzi, larunbata, jokatuko da, Agurainen (Araba). Haurretan Paul Iruretagoiena ataundarra da Gipuzkoa ordezkatuko duten bi bertsolarietako bat; bestea Ordiziako taldean aritu den Maddi Etxeberria larrauldarra.
Gazteen artean, Gipuzkoatik bertako txapelduna eta txapeldunordea joango dira, Jokin Bergara eibartarra eta Gema Urteaga beasaindarra. Finala etzi, larunbata, Aguraingo Harresi aretoan da, 11:00etan haurrena, eta 15:30ean helduena.
Gipuzkoako Eskolarteko 32. Bertsolari Txapelketan lan bikaina eginda eta emaitza aberatsa lortuta dira Goierriko Bertso Eskolako (GoiBE) taldeak eta kideak. Goierriko bi talde izan dira txapeldun eta txapeldunorde, biak GoiBE-koak. Andoainen, ekainaren lehenean jokatu zen finala.
Gaztetxoen mailan —14 urte artekoak— GoiBEn osatutako Lazkaoko taldekoek jantzi zuten txapela. Paul Iruretagoiena, Aizpea Garmendia, Oihane Lazkanoiturburu eta Andoni Mikelarena dira herrialdeko txapeldun.
Finalean Goierrikoa zen partaidetzaren erdia, lau taldetik bi. Beste taldea, hori ere GoiBE-koa, Ordiziakoek osatu zuten: Maddi Etxeberria, Gartxot Ramirez, Oier Ibartzabal eta Iraitz Sarasola. Txapeldunorde izan ziren, Zarautz eta Hernanikoen aurretik.
Helduen mailan —15 urtetik 18ra bitartekoak— Jokin Bergara eibartarra izan zen garaile. Bigarren Gema Urteaga beasaindarra izan zen. Mikel Iturriotz urretxuarra eta Joanes Etxaide zegamarra ere helduen arteko zortzi finalisten artean ziren.

Gipuzkoako eskolarteko txapelketan irabazle izan den Goierri-Lazkao taldea, Andoainen.













