Itsasondoko eskolan urte bukaerako festa bihar da
Ikasturte bukaerako festa bihar dute Itsasondoko eskolakoek. Goizean jolasak dituzte, 6. mailakoek txikiagoentzat antolatuak. 12:30ean, kalejiran eskolatik plazara joan, eta bazkaria egingo dute ikasle, irakasle eta gurasoek –110 lagunetik gora–. L...
Ikasturte bukaerako festa bihar dute Itsasondoko eskolakoek. Goizean jolasak dituzte, 6. mailakoek txikiagoentzat antolatuak. 12:30ean, kalejiran eskolatik plazara joan, eta bazkaria egingo dute ikasle, irakasle eta gurasoek –110 lagunetik gora–. Lipduba ikusiko dute arratsaldean, eta Itsasondoko eskola utziko duten 12 urtekoak agurtuko dituzte, askari eta festa batekin.













