‘Las nieves del Kilimanjaro’ filma emango dute asteburuan
Asteburu honetan, Robert Guediguian zinemagile frantziarraren Las nieves del Kilimanjaro filma emango dute, Beasaingo Usurbe antzokian. Michel sindikalista da, eta adinean aurrera doala, lanik gabe geldituko da. Emazteak eta biek 30 urte egin dituzte ...
Asteburu honetan, Robert Guediguian zinemagile frantziarraren Las nieves del Kilimanjaro filma emango dute, Beasaingo Usurbe antzokian. Michel sindikalista da, eta adinean aurrera doala, lanik gabe geldituko da. Emazteak eta biek 30 urte egin dituzte ezkonduta, eta seme-alabek bidaia bat oparituko diete. Gauzak asko okertuko zaizkie, ordea. Kritika onak eta sari ugari jaso ditu filmak.
Ordutegia:
- Hilak 15, ostirala: 22:15
- Hilak 16, larunbata: 19:30 eta 22:15
- Hilak 17, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15
- Hilak 18, astelehena: 19:30 eta 22:15













