Segurako Laiotz herri eskolako ikasleak eta Leire Sueskun Bixi-Bixi irratsaioan
Aste honetako Bixi-Bixi irratsaioan, Segurako Laiotz Herri Eskolako 5.eta 6.mailako ikasleak izan dituzte lagun eta bertso kantari. Leire Sueskun, Guardia-Araba Errioxako euskara teknikaria euskara eta ni proiektua aurkezten izan da eta saio honek, Marijo Etxeberriaren, Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegiko kidearen parte hartzea ere izan du. Hitz edo irri euskaraz elkarri elkarteko Santos Beloki eta Segurako Euskara Biziberritzeko Planeko Aitor Calvillo ere izan dira saioan. Ohiko moduan,Lierni Elortzak gidatu du Segura irratiko irratsaioa.
[audio:http://www.ivoox.com/segurako-laiotz-herri-eskolako-5-6-ekoak-bertso-kantari_md_1285105_1.mp3|autostart=yes]













