Senderismo mapa berria du Goierrik
Goiturrek Goierriko senderismo mapa berria aurkeztu du gaur goizean Ordiziako Oiangu parkean. Familian egin daitezkeen zazpi ibilbide, eta etapetan banatuta egin beharreko hiru ibilbide jasotzen ditu mapa berriak. Aratz-Aizkorri natur parkekoak dira hiru ibilbide, beste hiru Aralar natur parkerkoak, Mutiloa-Ormaiztegi arteko bide berdea da zazpigarrena, eta beste hirurak mendizaleei zuzendutakoak dira: Zegama-Aizkorri mendi maratoia; Ehunmiliak eta G2Handiak; eta Gaztaren ibilbidea. Igor Eguren Ordiziako alkate eta Goiturreko lehendakariak, eta Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak egin dute maparen aurkezpena. Turisten nahiei egokitutako mapa bat dela nabarmendu dute, “informazioa modu zehatz eta praktikoan” ematen duena. Horrez gain, Osinaldek adierazi du Alarpe zalditegiak poniekin tiratutako gurdiekin paseotxoak egiteko aukera eskainiko duela Oiangun, Lazkaomendin eta Larraitzen. Maparen 8.000 ale kaleratu dituzte, eta dagoeneko herritar guztien eskura daude Goierriko turismo bulego guztietan. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.
Goiturrek Goierriko senderismo mapa berria aurkeztu du gaur goizean Ordiziako Oiangu parkean. Familian egin daitezkeen zazpi ibilbide, eta etapetan banatuta egin beharreko hiru ibilbide jasotzen ditu mapa berriak. Aratz-Aizkorri natur parkekoak dira hiru ibilbide, beste hiru Aralar natur parkerkoak, Mutiloa-Ormaiztegi arteko bide berdea da zazpigarrena, eta beste hirurak mendizaleei zuzendutakoak dira: Zegama-Aizkorri mendi maratoia; Ehunmiliak eta G2Handiak; eta Gaztaren ibilbidea.
Igor Eguren Ordiziako alkate eta Goiturreko lehendakariak, eta Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak egin dute maparen aurkezpena. Turisten nahiei egokitutako mapa bat dela nabarmendu dute, “informazioa modu zehatz eta praktikoan” ematen duena. Horrez gain, Osinaldek adierazi du Alarpe zalditegiak poniekin tiratutako gurdiekin paseotxoak egiteko aukera eskainiko duela Oiangun, Lazkaomendin eta Larraitzen.
Maparen 8.000 ale kaleratu dituzte, eta dagoeneko herritar guztien eskura daude Goierriko turismo bulego guztietan. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.