Aizkorri jomuga hartuta
Aizkorriko gaina dute jomuga eta helburu. Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak dena prest du bi urtez behin egiten duten Aizkorriko Birarako. Tomas Salazarren omenez egiten duten probak VI. urtea du aurten. Beasaindik abiatuta, 52 kilometroko bidea egingo dute mendizaleek. Aizkorri mendizale elkarteko Benito Aiestaranek azaldu duenez, dagoeneko 120 lagun daude izena emanda, baina aukera igande goizera arte egongo denez, denera 200 bat lagun espero dituzte. Iganderako eguraldiaren prebisioa ez da oso ona, baina aurreko edizioetan, eguraldiak lagundu ez duenean ere, ondo osatu izan dute ibilbidea. Igandean bertan ere izango da izena emateko aukera, 15 euroren truke. Salbatore auzotik abiatuko dira, igande goizeko 6:00etan. 52 kilometroko ibilbidea da, eta 2.500 metro inguruko gorako desnibela du. Parte hartzaileei, iluntzeko zortziak arteko muga jarri diete ibilbidea osatzeko. Normalean horrelako probetan aritutako edo mendian zaildutako jendea izaten da parte hartzen duena, baina bada ezpada, «oinetako egokiak eta anoa postuetan jatekoa izango bada ere, soinean zer edo zer» eramatea komeni dela diote. Antolaketa aldetik ere lan handia eskatzen du horrelako proba batek. Aiestaranen arabera, «denera ehun bat lagun» ibiliko dira egun horretan, «anoa postuetan, trasteak eramaten, Gurutze Gorrikoak… lana izaten da». Kirol fundazioarekin elkarlana Bestalde, Aizkorri Mendizale Elkarteak eta Kirolaren Udal Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan bertan. Hala, Aizkorriko Bira antolatzen jarraitzeko alde bakoitzaren [...]
Aizkorriko gaina dute jomuga eta helburu. Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak dena prest du bi urtez behin egiten duten Aizkorriko Birarako. Tomas Salazarren omenez egiten duten probak VI. urtea du aurten. Beasaindik abiatuta, 52 kilometroko bidea egingo dute mendizaleek.
Aizkorri mendizale elkarteko Benito Aiestaranek azaldu duenez, dagoeneko 120 lagun daude izena emanda, baina aukera igande goizera arte egongo denez, denera 200 bat lagun espero dituzte. Iganderako eguraldiaren prebisioa ez da oso ona, baina aurreko edizioetan, eguraldiak lagundu ez duenean ere, ondo osatu izan dute ibilbidea.
Igandean bertan ere izango da izena emateko aukera, 15 euroren truke. Salbatore auzotik abiatuko dira, igande goizeko 6:00etan. 52 kilometroko ibilbidea da, eta 2.500 metro inguruko gorako desnibela du. Parte hartzaileei, iluntzeko zortziak arteko muga jarri diete ibilbidea osatzeko. Normalean horrelako probetan aritutako edo mendian zaildutako jendea izaten da parte hartzen duena, baina bada ezpada, «oinetako egokiak eta anoa postuetan jatekoa izango bada ere, soinean zer edo zer» eramatea komeni dela diote.
Antolaketa aldetik ere lan handia eskatzen du horrelako proba batek. Aiestaranen arabera, «denera ehun bat lagun» ibiliko dira egun horretan, «anoa postuetan, trasteak eramaten, Gurutze Gorrikoak… lana izaten da».
Kirol fundazioarekin elkarlana
Bestalde, Aizkorri Mendizale Elkarteak eta Kirolaren Udal Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan bertan. Hala, Aizkorriko Bira antolatzen jarraitzeko alde bakoitzaren «erantzukizunak eta ekarpenak» zehaztu dituzte. Asier Sarriegi zinegotziak eta Jon Loiarte elkarteko kideak sinatu zuten agiria.














