
Lazkaon hiri hondakinak biltzeko atez ateko sistema jartzearen aurka sinadurak bilduko dituzte. Lazkao Birziklatuz izenpean «lazkaotar talde bat» da kanpainaren sustatzailea, Birziklapenari bai, atez atekorik ez lelopean. «Udalari hondakinen bilketa...

Itsasondoko Udalak bultzatuta aholkularitza etxe batek egin duen parte-hartze egitasmoa bihar aurkeztuko dute, II. Herri Eguneko ospakizunak hasi aurretik. Itsasondo ekinez egina proiektua garatzen hasiko dira, hilabeteotan, «herria piztu beharra dago...

Bihar arratsaldeko 19:00etan eta gaueko 22:00etan Gazta Zati Bat dokumentala emango dute Segurako kultur etxe berrian. Trailerra hemen ikusgai

Murumendi ikastetxeko komunitateak ikasturte bukaerako festa antolatu du larunbaterako. Goizeko 10:00etan hasita, umeek eta haien familiek denen artean egiteko lankidetza jolasak izango dituzte. Segidan, eskola kiroleko partaideen artean dominak eta or...

Ordizia Rugby Elkartea ari da dagoeneko datorren denboraldiari begirako hainbat alderdiri nahi duen itxura ematen. Alderdi teknikoan izango diren berritasunen berri eman zuen herenegun. Hartara, orain arte formazio lanetan aritu den Santos Regil klubeko zuzendaritza teknikoki kide izatera pasa da, eta aurrerantzean hark hartuko du klubaren kirol arloa gidatzeko ardura. Regil jokalaria ohia da, Espainiarekin ere aritua da eta IRB titulua ere badu. Orain lehen taldean ari diren Julen Goia, Imanol Iruarriz eta Aitzol Idiakez haren eskuetatik pasatakoak dira. Aitor Araña presidenteak pozik dago hartutako erabakiarekin: «Epe luzera pentsatu behar dugu, eta proiektu honek jarraipena izatea nahi dugu. Lorpenei ez diegu uko egingo, eta fitxaketak ere etorriko dira, baina oinarria etxeko jendearekin osatu nahi dugu». Axio Arañak segituko du entrenatzaile lanetan, baina hiru laurdeneko jokalarien lanari jarraipena egiten Phil Huxford ariko da. Horren ondorioz, Zeelanda Berrikoak minutu gutxiago jokatuko ditu ziurrenik datorren sasoian. Gorka Nuñez prestatzaile fisikoak ere taldean jarraituko du. Saiz, harrobiko kirol zuzendari Orain arte infantiletaz arduratu den Igor Saiz beheko mailetako eta errugbi eskolako kirol zuzendaria izango da, eta hari koordinazio lanetan laguntzen Axier Alvarez de Eulate lehen taldeko jokalaria ariko da. Amlin Challenge Cup-en jokatzeko aukera ere suertatu zaio Ampo Ordiziari –Quesos uko egin dio–, baina [...]

Aurreko asteburuan lehen final laurdenetako partidak jokatu ondoren, bihar eta etzi artean jakingo da zein talde pasako diren Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren finalerdietara. Hauek izan ziren aurreko asteko emaitzak: Rockus-Tzulo (0-0); Zerdia...

Beasaingo Loinatz musika eskolak bi kontzertu egingo ditu datozen egunetan. Bihar, musika bandak joko du, 19:30ean, Loinazko San Martin plazan. Aitor Mitxelenak gidatuta, pop-rock doinuak eta hainbat soinu banda ere joko dituzte. Datorren ostegunean, b...

Gaintzako Udalak herri giroko egitaraua antolatu du ekainaren 23rako, San Joan bezpera. On-Bide elkartean herri afaria izango da lehenik, 21:00etan hasita. Gaututakoan San Joan sua piztuko dute. Afaria 10 euro kostako da helduentzat; haurrena doan da. ...

Olaberriko palari taldeak igandean 17:00etan jokatuko du Debaren aurka, Debako Aldats pilotalekuan. Gipuzkoako Herriarteko txapelketan finalaurrekoetako bigarren jardunaldia da. Joanekoan 2 eta 0 irabazi zuen Olaberriak.

Egungo egoera ekonomikoari aurre egiteko eta enplegua bultzatzeko asmoarekin, Goierriko EAJ Bildurekin eta gainontzeko alderdiekin elkarlanean jarduteko prest agertu da. Krisia dela eta, «jendearen ondoan egon behar dugula eta egoera konpontzeko soluzioak» eman behar dituztela uste du Aitor Aldasoro, EAJko kideak. Bide horretan, elkarlanaren garrantzia azpimarratu dute. Datozen asteetan, mozio bana aurkeztuko dute Goierriko hainbat udaletxetan, enplegua sortzeari begira egindako plangintzak bultzatzeko. Aldasoro, Lazkao, Ordizia eta Zaldibiako ordezkariak ondoan zituela agertu zen prentsaren aurrean. «Euskal Herria, inguruko beste herrialde batzuk bezala, krisi ekonomiko eta finantzario larri batean murgilduta» dagoela esan zuen, baina Goierri, «beste zonalde batzuk baino hobeto» ari dela egoera horri aurre egiten. Horren arrazoietako bat, Goierriko Herrien Ekintza fundazioak eta Goieki garapen agentziak egindako lana dela uste du. «Erakunde publiko eta enpresa pribatuen arteko elkarlana izan da gure eskualdearen bereizgarri nabarmenetako bat eta orain arte izan dugun egoera ekonomiko eta sozial orekatua lortzeko zutabetako bat». Zentzu horretan, etorkizunari aurre egiteko «denon esfortzua» behar dela uste du Aldasorok, eta «momentu honek eragile guztien lana eta, are gehiago, elkarlana» eskatzen duela. Eta elkarlan hori, udalen eta erakundeen bidez gauzatu nahi dute, «udalek eta eragile ekonomiko eta sozialek beraien eskuetan dituzten baliabide guztiak» erabili behar baitituzte. Laguntzak eta mozioa Eusko Jaurlaritzak eskualde ikuspegitik enplegu plangintzak egiteko dirulaguntzak iragarri dituela [...]

Aizkorriko gaina dute jomuga eta helburu. Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak dena prest du bi urtez behin egiten duten Aizkorriko Birarako. Tomas Salazarren omenez egiten duten probak VI. urtea du aurten. Beasaindik abiatuta, 52 kilometroko bidea egingo dute mendizaleek. Aizkorri mendizale elkarteko Benito Aiestaranek azaldu duenez, dagoeneko 120 lagun daude izena emanda, baina aukera igande goizera arte egongo denez, denera 200 bat lagun espero dituzte. Iganderako eguraldiaren prebisioa ez da oso ona, baina aurreko edizioetan, eguraldiak lagundu ez duenean ere, ondo osatu izan dute ibilbidea. Igandean bertan ere izango da izena emateko aukera, 15 euroren truke. Salbatore auzotik abiatuko dira, igande goizeko 6:00etan. 52 kilometroko ibilbidea da, eta 2.500 metro inguruko gorako desnibela du. Parte hartzaileei, iluntzeko zortziak arteko muga jarri diete ibilbidea osatzeko. Normalean horrelako probetan aritutako edo mendian zaildutako jendea izaten da parte hartzen duena, baina bada ezpada, «oinetako egokiak eta anoa postuetan jatekoa izango bada ere, soinean zer edo zer» eramatea komeni dela diote. Antolaketa aldetik ere lan handia eskatzen du horrelako proba batek. Aiestaranen arabera, «denera ehun bat lagun» ibiliko dira egun horretan, «anoa postuetan, trasteak eramaten, Gurutze Gorrikoak… lana izaten da». Kirol fundazioarekin elkarlana Bestalde, Aizkorri Mendizale Elkarteak eta Kirolaren Udal Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan bertan. Hala, Aizkorriko Bira antolatzen jarraitzeko alde bakoitzaren [...]

Arrastaka mendi taldeak uztailaren 13tik 15erako antolatu du aurtengo Ehunmiliak ultratrail proba. Antolaketa lanetarako, ordea, boluntarioen beharra dute, aurreko edizioetan bezala. Hori dela eta, parte hartzeko prest dauden guztiei deia egin diete, datorren asteazkenean egingo duten bilerara ager daitezen. Arrastakak Beasaingo Iturriotz kalean duen lokalean bilduko dira, 19:00etan. Arrastaka taldeak azaldu duenez, ibilbidearen zati bat markatzea, parte hartzaileei ahal den heinean laguntzea, eta lasterkariak pasa ondoren, dena jasotzea dira egin beharreko lanak, «mendia gu joan aurretik zegoen moduan uzteko». Aipatutako lan horiek, Larraiztik hasi eta Uarraingo bidean egingo dituzte; tartean daude Txindoki, Ganbo Txiki eta Ganbo gailurrak. Antolatzaileek hasieratik izan duten helburua, «kalitatezko proba bat» izatea da. Hala, aurreko urteetan erakutsi duten maila mantendu nahi dute aurten ere, bai kirol aldetik eta bai antolakuntza aldetik. «Hori guztia aurrera eramateko, ezinbestekoa dugu zuen guztion laguntza probak irauten duen egunetan». Antolakuntzako kideekin harremanetan jarri nahi duenak, 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake.

Goiekik, Goierri beheko garapen agentziak, enpresa baten kudeaketa nola egiten den erakusteko ikastaro bat antolatu du. Nola sortu eta kudeatu nire enpresa? Zergatik ez kooperatiba bat? izena eman dio ikastaroari, eta enpresaren bat martxan jartzeko as...