Atez atekoaren aurka sinadurak bilduko dituzte Lazkaon
Lazkaon hiri hondakinak biltzeko atez ateko sistema jartzearen aurka sinadurak bilduko dituzte. Lazkao Birziklatuz izenpean «lazkaotar talde bat» da kanpainaren sustatzailea, Birziklapenari bai, atez atekorik ez lelopean. «Udalari hondakinen bilketa...
Lazkaon hiri hondakinak biltzeko atez ateko sistema jartzearen aurka sinadurak bilduko dituzte. Lazkao Birziklatuz izenpean «lazkaotar talde bat» da kanpainaren sustatzailea, Birziklapenari bai, atez atekorik ez lelopean.
«Udalari hondakinen bilketa selektiboa eta birziklapena bultzatzen jarraitzeko eskatu nahi diogu, baina edukiontzien bidez», azaldu dute. Izenak astelehenean (10:00-12:00) eta ostiralean (hilak 22, 18:00-20:00) jasoko dituzte, Kutxa parean. Joan ezin duenak idatz diezaiekete (lazkaobirziklatuz@gmail.com). Adinez nagusi direnek sina dezakete, «Lazkaon bizi edo erroldatua» denak, ala enpresa bat» daukanak.













